Solidarioa, anitzekoa eta inklusiboa

63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.
64 – Nahi gabeko bakardadea prebenitzeko ekintzak planifikatzea
Ekintza integraleko eta komunitarioko estrategia bat diseinatuko dugu, nahi gabeko bakardadeari heltzeko, adineko pertsonen eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen kasuan; estrategia horrek bakarrik sentitzen diren pertsonak prebenitzen, detektatzen eta laguntzen lagunduko du.
65 – Zahartze aktiboa sustatzea eta Adinekoen Udal Kontseilua sortzea.
Esku hartzeko estrategia bat egitea, Leioa Lagunkoia programa abian jarriz. Programa horren helburua da adinekoen parte-hartzea sustatzea, Leioa udalerri atseginagoa eta lagunkoiagoa izan dadin. Gainera, Adinekoen Udal Kontseilua abian jartzeko lan egingo da, adinekoen ongizatea zaintzeaz arduratuko den herritarren partaidetzarako organo gisa.
66 – Immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko III. Planaren erredakzioa
Leioako Udalak berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alde egindako lanari jarraipena ematen saiatuko gara, harrerarekin lotutako alderdiei ez ezik, bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren alde egiten dutenei ere arreta emanez eta aniztasuna gizarte-aukera gisa hartuz.
67 – LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak babestea eta sustatzea
68 – Dibertsitate funtzionala duten pertsonen autonomia pertsonala eta inklusioa babesteko ekintzak garatzea
Autonomia pertsonala sustatzeko, gizartean parte hartzeko eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan gizartea sentsibilizatzeko tokiko estrategia sustatuko dugu, Leioako herritar gisa komunitatean erabat sar daitezen lortzeko.
69 – Adin txikikoentzako eguneko arreta-zerbitzu bat abian jartzea
Leioari baliabide berritzaile bat emango diogu kalteberatasun-egoeran dauden haurrei arreta emateko.
70 – Osasun fisikoaren eta mentalaren arloan prebenitzeko eta sustatzeko ekintzak egitea
Osasunaren eremuan ekintza komunitarioko plan bat sortzea, ongizate fisikoa eta osasun emozional, sozial eta mentala prebenitzeko eta sustatzeko, egungo jarduketak koordinatu eta hautemandako premiei aurre egiteko jarduketa berriak garatu ahal izateko.
Esparruak – SOLIDARIOA, ASKOTARIKOA ETA INKLUSIBOA