Energia eta ingurumen arloetako konpromisoa

29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.
30 – Aterpe Klimatikoen estrategia diseinatzea eta garatzea
Etengabe aldatzen ari den klima baten alderdi kaltegarrien mehatxuaren aurrean, aterpe klimatikoen estrategia integral bat garatuko dugu, lehendik daudenak identifikatuz eta zainduz, eta berriak planifikatuz, beharrezkoa izanez gero. Estrategia horren helburua udalerriko natura-guneetako biodibertsitatea zaintzea izango da, baita udalerriko herritar guztien ongizatea ere.
31 – Energia-autokontsumoaren alde jokatzea
Klima-aldaketaren aurkako borrokan, kontsumitzen dugun energiaren erabilera arduratsua eta energia hori garbia izatea administrazio publiko guztien erantzukizuna da. Horregatik, hainbat proiektu aztertu eta planifikatuko dira, ahal den neurrian udal-eraikinetan energia-autokontsumorako estrategia txertatu ahal izateko.
32 – Leioako eraztun berdea osatzeko berdeguneak sortzen jarraitzea
Leioan udalerria ipar-mendebaldean inguratzen duten hainbat eremu natural ditugu, bai eta berdegune desberdinak dituen hiri-ingurunea ere, herritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko. Gure konpromisoa da aztertzea eta planifikatzea nola jarrai dezakegun aurrera egiten udalerriko hiriguneak inguratuko dituen eraztun berde bat sortzeko bidean.
Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA