Datozen lau urteetan inguruko turismo-merkatua ikertuko da, sektoreko enpresak Leioan instalatu ahal izateko baldintzak betetzen laguntzeko, eta, horrela, udalerriaren turismo-erakargarritasunari balioa emateko.
38 – Udalerriko ondare historikoa eta industriala balioan jartzea
Leioan ondare historiko eta industrial handia dugu, turismoa erakartzeko balio dezakeena. Ildo horretan, gure ondarearen inbentario bat sortuko da, eta hura babestu, zaindu eta komunikatzeko ekintzak sortuko dira.
39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.