Esparruak – PARTE HARTZEKO EKOSISTEMAK

Aurrerapen

69.12%

Komunitate parte-hartzailea sustatzea eta komunitatearen garapena bultzatuko duen ingurunearen alde jokatzea.

Parte-hartzea zeharkako politika moduan sustatzen dugu, haurtzaroari begira dagoen konpromiso politiko argitik abiatuta. Parte Hartzeko Ekosistemari esker, partaidetzarako estrategia integral bat eratu dugu, oraingo eta etorkizuneko prozesu nagusiak bildu dituena, bata bestearekin etengabeko elkarreraginean.

Komunitatea garatzeko bultzaka jarraitu nahi dugu horretarako, Herrigune berria indartuko dugu, hiru ildo estrategikorekin: Hazi, Ekin eta Garatu. Herritarren Laborategia bul­tzatuko dugu, udalerriko aktibo komunitarioen arteko sinergiak sortuko dira, erakundean kultura parte hartzailea indartuko dugu, eta komunitateko erronkak garatzeko herritarrekin batera lan egitearen alde egiten segituko dugu.

Aurrekontu Irekiak garatzen jarraituko dugu, ahalduntzeko prozesu moduan, bai eta Leioa Auzoetan garatuko ere, auzoak hobetzeko partaidetza-prozesu bezala.

Azkenik, Bizibideak proiektuarekin eskola-bideen aldeko lanean jarraituko dugu, udalerriko ikastetxeetan mugikortasun arduratsua sustatzeko.

Esparruak – Leioa HUB

Azken proiektuak

07 – Alkatetzaren Aholku Batzorde gisa, Umeen Kontseilua babesten jarraitzea
Umeen Kontseilua Leioako udalerriko ikastetxeetako 20 haurrek osatutako Alkatetzaren Aholku Batzordea da, eta bere eginkizuna haurren ahotsa politika publikoetara helaraztea da. Haurrak erabakiak hartzeko prozesuetan sartzearen aldeko apustua egitea da kontseilu honen helburua.
05 – Herritarrekiko harremanetarako bide berriak ezartzea
Legealdi honetan, herritarrekin komunikatzeko kanalak eguneratuko dira, eta gobernu onean aurrera egiten jarraitzeko kanal berriak sortuko dira. Helburua Udal hurbila, gardena eta berritzailea sustatzen jarraitzea da.
Buzón de presupuestos abiertos en Leioa
03 – Herritar guztion artean Aurrekontu Irekiak garatzen jarraitzea
Bost edizioren ondoren, Leioako Aurrekontu Irekien aldeko apustua egiten jarraituko da 2023/2027 legegintzaldian, herritarren parte-hartze instituzionalaren funtsezko pieza gisa. Partaidetza-prozesu horren bidez, herritarren ahalduntzea sustatu nahi da, bai eta Udalak hartutako erabakietan herritarren parte-hartze eraginkorra ere.