Esparruak – MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

Aurrerapen

61.11%

Udalerrian irisgarritasuna hobetzea, garraiobide guztien erabilera arrazionala sustatzea eta garraio iraunkorreko ereduen alde jokatzea.

Udalerri bat bizigarria, bidezkoa eta zuzena izan dadin, guztiontzat ibiltzeko eta erabiltzeko moduko kaleak eta espazioak behar dira; irisgarritasuna da gaur egun ezagutzen dugun Leioa eraikitzeko eta garatzeko erabili dugun funtsezko printzipioetako bat.

Irisgarritasun-estrategia bat jorratu eta garatuko dugu, herritarren bizi kalitatea, ongizatea eta mugikortasuna hobetzen jarraitzeko. Estrategia horren esparruan, igogailu berri bat jarriko da Artatzaganan, Txopoeta-Ondiz bidea egokituko da eta Txorierrirako sarbide berriak gauzatuko dira, ibilbide atseginagoa eratuz.

Lejoanbusak ibilbide zabalagoak izango ditu, eta oraingo linea batzuk aldatuko ditu, zerbitzu handiagoa eta erabiltzaile gehiagorentzat eskaintzeko. Autobus elektrikoak erostea aurreikusi dugu, gutxiago kutsatzen dutenak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak.

BizkaiBizi ekimena abian jarri eta garatzeak aukera ematen du bizikleta garraiobide iraunkor eta ez-kutsatzaile gisa erabil dadin bultzatzeko, bai eta Leioako eta Bizkaiko hainbat gune lotzeko ere. Ildo berean, bidegorrien sarea Leioako udalerrian bertan bateratzeko eta handitzeko eta inguruko herrietako bizikleta-sareekin lotzeko esku hartuko dugu.

Mugikortasun Iraunkorreko Plan berri bat idatziko dugu, garatu beharreko konpromisoak eta lehentasuneko ekintzak eguneratzeko eta ezartzeko.

Esparruak – BIZITOKI ERAKARGARRITASUNA
Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA
Esparruak – LURRALDE-OREKA
Esparruak – TORRESOLOKO KIROLDEGIA
Esparruak – Turismoa

Azken proiektuak

11 – Eraikuntza-proiektuaren erredakzioa
Legealdiaren lehen zatian, udalerrirako kiroldegi berri bat eraikitzeko beharrezkoak diren proiektuak idatzi nahi ditugu.
18 – Pinuetarako Plan Berezia abiaraztea
Pinuetarako Plan Berezi bat egingo da, Pinuetarako Ideia Lehiaketa irabazi duen proiektuan jasotako neurriak jasoko dituena. Bereziki, hirigintza jarduera bat egingo da Cervantes plazaren inguruan.
24 – Jarduera ekonomikoen parke bat sortzeko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinergiak sortzea
Leioan enpresa-parke bat sortzeko baldintzak indartu nahi ditugu, dauden eragile guztiekin sinergiak garatuz eta gure udalerrian unibertsitateak duen presentziari balioa emanez. Helburua lankidetza publiko-pribatua sustatzen jarraitzea da, gure herrian kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko.