Esparruak – Turismoa

Aurrerapen

61.11%

Leioa turismo-helmuga moduan sustatzea, daukan erakargarritasun guztiari balioa emanez.

Pinosoloko basoan barneratzea, Artaza Jauregia eta parkea bisitatzea, Ondiz eta Santsoena baserri-guneetan paseatzea edo/eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseiluaren egoitza den Mendibile Jauregian txakolinaz gozatzea dira gure herrian leioaztar moduan guk geuk goza ditzakegun adibide batzuk, eta, era berean, herrira datozkigunei eskaini ahal dizkiegunak.

Edozein bazterretatik etorritako bisitariek jomugatzat aukera gaitzaten arrazoiak biltzen jarraitu nahi dugu. Leioak daukan profil gastronomikoa indartuko dugu, eta turismo-sektoreko enpresak erakartzeko ekintzak sustatuko ditugu, turismorako daukagun erakargarritasuna indartzen jarraitzeko.

Ez dugu ahaztu behar Leioako ondare historiko eta industrialari balioa ematea, hori identifikatuz eta berreskuratuz, egokia bada.

Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA
Esparruak – LURRALDE-OREKA
Esparruak – MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
Esparruak – TORRESOLOKO KIROLDEGIA

Azken proiektuak

39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
19 – Lamiako eta Txopoetarako Plan Integrala garatzea
Lamiako zonaldearen urbanizazioan aurrera egiteko, urbanizazio-proiektu bat egingo da Earle gunean. Proiektu horrek etxebizitza berriak sortzea ekarriko du, etxebizitza babestuen ehuneko handi batekin, eta inguruan oinezkoentzako boulevard berri bat egingo da. Bestalde, proiektu bat planteatzen dugu, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez, metroa Txopoetatik igarotzen den tokian lurperatzeko eta udalerriari Lamiakoko dartsenaren lursaila berreskuratzeko aukera emango diona, Leioako biztanleentzat naturgune eta gozamenerako gune bat sortzeko helburuarekin.
15 – Bizikleta ibilgailu osasungarria eta jasangarria gisa, erabilera sustatzea
Bizikletaren erabilera sustatuko dugu, Bizkaibizi bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzuaren aldeko apustua eginez, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, eta udalerriko auzo berrietara iristeko bidegorri berriak hobetuz eta txertatuz. Bestalde, bizikleta pribatuentzako aparkalekuak jarriko dira. Hori guztia, bizikletaren aldeko apustua egiten jarraitzeko, garraio metodo iraunkor eta osasungarri gisa.