Esparruak – LURRALDE-OREKA

Aurrerapen

61.11%

Leioako auzoen birgaitzea eta hiri-garapena.

Udalerriak hiria garatzeko eta birgaitzeko aukerak ditu, era jasangarrian, orekatuan eta kohesionatuan hazten jarraitzeko ahala eskainiko diotenak. Leioak udalerria birgaitzeko eta garatzeko hainbat jarduketa abiaraziko ditu udalerriko auzoetan, oraingo agintaldi honetan zehar. Esku-hartze horiekin, asmoa dugu erabilera publikoko espazioak sortzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko, bideratu ahal izan dezagun elkartzea, aisialdia, jarduera soziala, elkartekoa, ekonomikoa edo enpresetakoa.

Pinuetako Plan Berezia abiaraziko dugu, dagokion birgaitzea gauzatuz eta Cervantes plaza birmoldatuz. Lamiako eta Txopoetarako Plan Integrala garatuko dugu, Lamiakoko Bulebarra ondo eta Txopoeta birgaituta. San Bartolomen, pilotaleku berri bat irekiko dugu auzoan jolaserako eta aisialdirako erabilera anitzeko gune izan dadin, jolasgunea prestatuko da, eta inguru horretako ikastetxearen ataria handituko da.

Herrigunearen birmoldaketa bultzatzen jarraituko dugu, Institutua eta Kiroldegia lekuz aldatu ostean eratuko den espazioa berrantolatuta. Halaber, haur-parkeak estaltzeko lanean aurrerapausoak emango ditugu, auzo guztietan haurrentzako jolas-gune estali bat izan dezaten gutxienez, adin txikikoek eta horien familiek gozatu ahal izateko, baita eguraldi txarra dagoen egunetan ere.

Udalerriko ondare historikoari daukan balioa ematea da oreka eta kohesio sozialaren esparruan landu beharreko beste ildo bat; hari horretan, Ondizko hirigune historikoa hobetzeko esku hartuko dugu.

Esparruak – TORRESOLOKO KIROLDEGIA
Esparruak – Turismoa

Azken proiektuak

29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.
12 – Obra lizitatzea eta gauzatzea
Egindako eraikuntza-proiektua daukagunean, obra lizitatu egingo da, ondoren gauzatzeko, obra hasi eta bi urtera amaituta egon dadin.
31 – Energia-autokontsumoaren alde jokatzea
Klima-aldaketaren aurkako borrokan, kontsumitzen dugun energiaren erabilera arduratsua eta energia hori garbia izatea administrazio publiko guztien erantzukizuna da. Horregatik, hainbat proiektu aztertu eta planifikatuko dira, ahal den neurrian udal-eraikinetan energia-autokontsumorako estrategia txertatu ahal izateko.