Komunitate parte-hartzailea sustatzea eta komunitatearen garapena bultzatuko duen ingurunearen alde jokatzea.
Parte-hartzea zeharkako politika moduan sustatzen dugu, haurtzaroari begira dagoen konpromiso politiko argitik abiatuta. Parte Hartzeko Ekosistemari esker, partaidetzarako estrategia integral bat eratu dugu, oraingo eta etorkizuneko prozesu nagusiak bildu dituena, bata bestearekin etengabeko elkarreraginean.
Komunitatea garatzeko bultzaka jarraitu nahi dugu horretarako, Herrigune berria indartuko dugu, hiru ildo estrategikorekin: Hazi, Ekin eta Garatu. Herritarren Laborategia bultzatuko dugu, udalerriko aktibo komunitarioen arteko sinergiak sortuko dira, erakundean kultura parte hartzailea indartuko dugu, eta komunitateko erronkak garatzeko herritarrekin batera lan egitearen alde egiten segituko dugu.
Aurrekontu Irekiak garatzen jarraituko dugu, ahalduntzeko prozesu moduan, bai eta Leioa Auzoetan garatuko ere, auzoak hobetzeko partaidetza-prozesu bezala.
Azkenik, Bizibideak proiektuarekin eskola-bideen aldeko lanean jarraituko dugu, udalerriko ikastetxeetan mugikortasun arduratsua sustatzeko.