Leioa jarduera ekonomikoa eta tokiko merkataritza sortzeko gune erakargarri moduan sustatzea.
Oraingo datu ekonomikoei eta biztanleen bizi-kalitateari dagokienez, Leioa udalerri oso erakargarria da. Horrek eta aberastasuna sortzeko dauzkan eragile traktore garrantzitsuek, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campusak, edo kokapen geografikoak eta lurraldearekiko komunikazioek, haztegi aproposa eratu dute jarduera ekonomikoari inguru honetan ekin nahi dioten enpresak eta ekintzaileak erakartzeko.
Sustatu egingo dugu bai lankidetza publiko-pribatua, bai udalerrian kokatu nahi duten enpresa eta ekintzaileentzako jarduera ekonomikoen parke berri bat sortzea, bai eta Leioako enpresekin laneko taldeak abian jartzeko Euskal Herriko Unibertsitateko Campusarekin lankidetzan aritzea ere.
Tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berriak jorratuko dira, alde batetik, hazi dadin, eta, beste alde batetik, herritarrek bertan kontsumitu dezaten.
Udalak, Lanbideren bitartez, enplegu-planak garatzearen alde jokatzen jarraituko du, 45 urtetik gorakoek eta lehen lan-esperientzia bilatzen duten gazteek lan-merkatuan sartzeko modua izan dezaten ahaleginduz batik bat.
Azkenik, udalerrian ekintzailetza sustatzeko osoko estrategia bat planifikatuko da, emakumeen ikuspuntutik ekintzailetza sustatzean bereziki ahaleginduz.