14 – Lejoanbusaren erabilera sustatzea, zerbitzua zabalduz eta indartuz

Aurrerapen

70%

Deskribapena

Hiri barruko autobus zerbitzuak mugikortasun jasangarria bultzatzen du eta, egunez egun, Leioako herritarrei udalerri barruan mugitzeko aukera ematen die. Horregatik, herritarrek dituzten behar berriak aztertuko ditugu, dauden lineak hobetzeko eta ibilgailuen flota berritzeko, iraunkorragoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Arduraduna

Hirigintza, Etxebizitza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen arloa

Epea

2025ean zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS




Ekintzak

Udal autobus-linea berriak egokitzeko eta sortzeko beharren azterketa egitea. eta Beste lizitazio bat egitea, aurreikusitako hobekuntzak jasoko dituena.
Azken proiektuak
36 – Udalerrian etxebizitza-parkea hobetzea sustatzea
Udalerriko egungo etxebizitza-parkea birgaitzearen eta hobetzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, dirulaguntzen plan bat sortuz, auzotarren erkidegoei hobetzeko jarduerak egitea erraztuko diena, eraikinen eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duena nabarmenduz..
31 – Energia-autokontsumoaren alde jokatzea
Klima-aldaketaren aurkako borrokan, kontsumitzen dugun energiaren erabilera arduratsua eta energia hori garbia izatea administrazio publiko guztien erantzukizuna da. Horregatik, hainbat proiektu aztertu eta planifikatuko dira, ahal den neurrian udal-eraikinetan energia-autokontsumorako estrategia txertatu ahal izateko.
Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA