17 – Udalerriko auzoetan irisgarritasuna hobetzeko estrategia bat garatzea

Aurrerapen

30%

Deskribapena

Leioako orografiak sentsibilitate handia izatera behartzen gaitu udalerriko auzoen artean komunikatzeko eta irisgarritasuna errazteko orduan. Hori dela eta, udalerriko hainbat puntutan beharrezkoak diren irisgarritasun-hobekuntzak aztertuko dira, eta hainbat hirigintza-ekintza eta jarduketa planifikatuko dira, identifikatutako arazo nagusiak konpondu ahal izateko.

Arduraduna

Hirigintza, Etxebizitza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen arloa

Inplikatutako arloak

Alkatetza

Epea

Agintaldi osoan zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS




Ekintzak

Auzoen irisgarritasuna hobetzeko beharrak diagnostikatzea., Ekintza-plan bat garatzea., eta Aztertutako ekintzak ezartzea
Azken proiektuak
Esparruak – MUGIKORTASUN IRAUNKORRA
38 – Udalerriko ondare historikoa eta industriala balioan jartzea
Leioan ondare historiko eta industrial handia dugu, turismoa erakartzeko balio dezakeena. Ildo horretan, gure ondarearen inbentario bat sortuko da, eta hura babestu, zaindu eta komunikatzeko ekintzak sortuko dira.
21 – Erdigunea birmoldatzeko aurrerapausoak egiten jarraitzea
Etorkizuneko Leioan pentsatzen jarraituko dugu, herriaren erdigunea birmoldatzeko azterlanak eta proiektuak planifikatuz eta garatuz, eta herritar guztientzako espazio bizigarriagoa eta atseginagoa sortzeko helburuarekin.