49 – Kirol inklusiboa sustatzea, Kirola Guztientzat prozesuaren bitartez

Aurrerapen

100%

Deskribapena

Kirol-jarduera inklusiboak bultzatzen jarraituko dugu, udalerriko herritar guztiek kirolaz goza dezaten, kirol-jardueraren baten bidez edo udalerrian urte osoan zehar garatzen diren belaunaldien arteko kirol-jardueren bidez.

Arduraduna

Kirol arloa

Epea

Agintaldi osoan zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS




Ekintzak

Familian belaunaldien arteko kirol-jarduera bultzatzea., Paseo osasungarriak bultzatzea, belaunaldien arteko praktika gisa, Leioako ibilbide ezberdinetan barrena., 3 ermiten martxa sustatzen jarraitzea, eta "Orientazioaren irteera" ekintza bultzatzea: Taldeentzako (familiak, lagunak, etab.) hiriko kirol-proba fisikoa.

Multimedia

Azken proiektuak
64 – Nahi gabeko bakardadea prebenitzeko ekintzak planifikatzea
Ekintza integraleko eta komunitarioko estrategia bat diseinatuko dugu, nahi gabeko bakardadeari heltzeko, adineko pertsonen eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen kasuan; estrategia horrek bakarrik sentitzen diren pertsonak prebenitzen, detektatzen eta laguntzen lagunduko du.
65 – Zahartze aktiboa sustatzea eta Adinekoen Udal Kontseilua sortzea.
Esku hartzeko estrategia bat egitea, Leioa Lagunkoia programa abian jarriz. Programa horren helburua da adinekoen parte-hartzea sustatzea, Leioa udalerri atseginagoa eta lagunkoiagoa izan dadin. Gainera, Adinekoen Udal Kontseilua abian jartzeko lan egingo da, adinekoen ongizatea zaintzeaz arduratuko den herritarren partaidetzarako organo gisa.
66 – Immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko III. Planaren erredakzioa
Leioako Udalak berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alde egindako lanari jarraipena ematen saiatuko gara, harrerarekin lotutako alderdiei ez ezik, bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren alde egiten dutenei ere arreta emanez eta aniztasuna gizarte-aukera gisa hartuz.