65 – Zahartze aktiboa sustatzea eta Adinekoen Udal Kontseilua sortzea.
Aurrerapen
80%
Deskribapena
Esku hartzeko estrategia bat egitea, Leioa Lagunkoia programa abian jarriz. Programa horren helburua da adinekoen parte-hartzea sustatzea, Leioa udalerri atseginagoa eta lagunkoiagoa izan dadin. Gainera, Adinekoen Udal Kontseilua abian jartzeko lan egingo da, adinekoen ongizatea zaintzeaz arduratuko den herritarren partaidetzarako organo gisa.
Arduraduna
Gizarte politikak, Inklusioa, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza arloa.
Inplikatutako arloak
Udaletxeko arlo guztiak.
Epea
2023an eta 2024an zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Leioa Lagunkoia Programa martxan jartzea eta beharren diagnostikoa egitea., Arrakala digitala murrizteko Leioa Konecta Programa abian jartzea., eta Adinekoen Udal Kontseilua eratzeko urratsak ematea.
49 – Kirol inklusiboa sustatzea, Kirola Guztientzat prozesuaren bitartez
Kirol-jarduera inklusiboak bultzatzen jarraituko dugu, udalerriko herritar guztiek kirolaz goza dezaten, kirol-jardueraren baten bidez edo udalerrian urte osoan zehar garatzen diren belaunaldien arteko kirol-jardueren bidez.
64 – Nahi gabeko bakardadea prebenitzeko ekintzak planifikatzea
Ekintza integraleko eta komunitarioko estrategia bat diseinatuko dugu, nahi gabeko bakardadeari heltzeko, adineko pertsonen eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboen kasuan; estrategia horrek bakarrik sentitzen diren pertsonak prebenitzen, detektatzen eta laguntzen lagunduko du.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.