Esparruak – PARTE HARTZEKO EKOSISTEMAK

Aurrerapen

69.12%

Komunitate parte-hartzailea sustatzea eta komunitatearen garapena bultzatuko duen ingurunearen alde jokatzea.

Parte-hartzea zeharkako politika moduan sustatzen dugu, haurtzaroari begira dagoen konpromiso politiko argitik abiatuta. Parte Hartzeko Ekosistemari esker, partaidetzarako estrategia integral bat eratu dugu, oraingo eta etorkizuneko prozesu nagusiak bildu dituena, bata bestearekin etengabeko elkarreraginean.

Komunitatea garatzeko bultzaka jarraitu nahi dugu horretarako, Herrigune berria indartuko dugu, hiru ildo estrategikorekin: Hazi, Ekin eta Garatu. Herritarren Laborategia bul­tzatuko dugu, udalerriko aktibo komunitarioen arteko sinergiak sortuko dira, erakundean kultura parte hartzailea indartuko dugu, eta komunitateko erronkak garatzeko herritarrekin batera lan egitearen alde egiten segituko dugu.

Aurrekontu Irekiak garatzen jarraituko dugu, ahalduntzeko prozesu moduan, bai eta Leioa Auzoetan garatuko ere, auzoak hobetzeko partaidetza-prozesu bezala.

Azkenik, Bizibideak proiektuarekin eskola-bideen aldeko lanean jarraituko dugu, udalerriko ikastetxeetan mugikortasun arduratsua sustatzeko.

01 – Leioa Auzoetan garatzea eta auzo guztietara eramatea
Leioa Auzoetan partaidetza auzoetara hurbiltzeko pentsatutako parte-hartze prozesua da. Aurrekontu Irekien prozesu osagarri gisa, auzoen behar espezifikoak ezagutzea eta horiei erantzutea du helburu.
Herrigune Leioa
02 – Herriguneren aldeko apustua egiten jarraitzea eta dituen hiru hardin-ildoak garatzea
Herrigune Leioako udalerrian parte-hartzea barne hartzen duen garapen komunitarioko proiektua da. 25 urte betetzear direla, Herrigune bizirik dagoen erakundea da, eta herritarren lana indartzen, harremanak ehuntzen, baterako erabakiak sustatzen eta Udalean Lab Kultura transmititzen jarraitu behar dugu.
Buzón de presupuestos abiertos en Leioa
03 – Herritar guztion artean Aurrekontu Irekiak garatzen jarraitzea
Bost edizioren ondoren, Leioako Aurrekontu Irekien aldeko apustua egiten jarraituko da 2023/2027 legegintzaldian, herritarren parte-hartze instituzionalaren funtsezko pieza gisa. Partaidetza-prozesu horren bidez, herritarren ahalduntzea sustatu nahi da, bai eta Udalak hartutako erabakietan herritarren parte-hartze eraginkorra ere.
04 – Udalerriko hezkuntza-erakunde guztien artean Bizibideak prozesua indartzea
Bizibideak ekimenetik hamar urte baino gehiago daramatzagu haurren autonomia sustatzen. Proiektu honen bidez, herritarrak eskola-bideen erabileraren inguruan sentsibilizatu nahi ditugu, eta gero eta haur gehiago joan daitezela lagunekin eskolara.
Esparruak – GOBERNANTZA ETA GARDENTASUNA

Azken proiektuak

05 – Herritarrekiko harremanetarako bide berriak ezartzea
Legealdi honetan, herritarrekin komunikatzeko kanalak eguneratuko dira, eta gobernu onean aurrera egiten jarraitzeko kanal berriak sortuko dira. Helburua Udal hurbila, gardena eta berritzailea sustatzen jarraitzea da.
09 – Ekintzailetza eta berrikuntza kulturala sustatzeko gune bat garatzea
Ekintzailetza- eta berrikuntza-gune bat sortzea sustatuko dugu, kultura-konpainien egoitza gisa jardungo duena, eta kultura-sorkuntza eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza eta sinergiak ezartzea ahalbidetuko duena. Espazio honekin Leioa kultur hiri gisa sustatu nahi da.
08 – Alkatetzaren eta herritarren arteko harremana sustatzea, Alkatearekin Partekatzen prozesuaren bitartez
Alkatearekin Partekatzen, Leioako auzoetan alkatearen eta Leioako bizilagunen artean urtero egiten diren topaketak dira. Parte hartzeko espazio honek entzute aktiboa bilatzen du, kontuak emateko gune zuzena izatea eta herritarren eta erakundearen ordezkari nagusiaren arteko harreman hurbila sustatzea.