Esparruak – GOBERNANTZA ETA GARDENTASUNA

Aurrerapen

82.35%

Udala irekitzea, kolaboratzaileen sareak zabalduz eta gizarteak eskatzen duenarekin bat eginez.

Gobernantza berriaren ereduak Udal gardena sustatu nahi du kudeaketan, sarbide errazekoa eta unibertsala, Gobernu Irekiaren paradigmaren baitan, hainbat eragile sozial eta ekonomikorekin sinergiak eratuz eta lankidetza espazioak sustatuz. Horrek guztiak herritarrek administrazio-jardunean konfiantza eta segurtasun handiagoa izatea eragingo du, zalantzarik gabe.

Udal Webgunea herritarrekiko harremanetarako kanal moduan eguneratuko dugu, eta komunikaziorako zein interakziorako beste eredu batzuk sortuko ditugu, hala nola Leioa App, gailu mugikorren bitartez erakundearekin berehala, eroso eta erraz harremanetan jartzeko aukera emango duen mugikorretarako aplikazioa.

Herritarrak, umeak diren adinetik, parte hartzeko ohiturak sortu nahi ditugu, gure oraina eta etorkizuna direnekin jarraitu nahi baitugu Leioa eraikitzen. Horri begira, Gazteriaren Udal Kontseilua sortuko dugu, gazteen parte hartzea sustatzeko eta gazteekin harreman hurbilekoa garatzeko tresna izan dadin.

Umeen Kontseiluaren esparruan ahalegintzen eta lanean jarraituko dugu, Francesco Tonucciren Haurren Hiriko estrategia gidari dugula, Leioan politika publikoen garapenean umeen begirada txertatzen jarraitzeko asmoz.

Hurbileko espazio gardenak eratu nahi ditugu, kontuak argi azaltzekoak, herritarrek eta ordezkari politikoek elkarri eragin diezaioten, parteka dezaten eta lankidetzan aritu daitezen.

05 – Herritarrekiko harremanetarako bide berriak ezartzea
Legealdi honetan, herritarrekin komunikatzeko kanalak eguneratuko dira, eta gobernu onean aurrera egiten jarraitzeko kanal berriak sortuko dira. Helburua Udal hurbila, gardena eta berritzailea sustatzen jarraitzea da.
07 – Alkatetzaren Aholku Batzorde gisa, Umeen Kontseilua babesten jarraitzea
Umeen Kontseilua Leioako udalerriko ikastetxeetako 20 haurrek osatutako Alkatetzaren Aholku Batzordea da, eta bere eginkizuna haurren ahotsa politika publikoetara helaraztea da. Haurrak erabakiak hartzeko prozesuetan sartzearen aldeko apustua egitea da kontseilu honen helburua.
08 – Alkatetzaren eta herritarren arteko harremana sustatzea, Alkatearekin Partekatzen prozesuaren bitartez
Alkatearekin Partekatzen, Leioako auzoetan alkatearen eta Leioako bizilagunen artean urtero egiten diren topaketak dira. Parte hartzeko espazio honek entzute aktiboa bilatzen du, kontuak emateko gune zuzena izatea eta herritarren eta erakundearen ordezkari nagusiaren arteko harreman hurbila sustatzea.

Azken proiektuak

Herrigune Leioa
02 – Herriguneren aldeko apustua egiten jarraitzea eta dituen hiru hardin-ildoak garatzea
Herrigune Leioako udalerrian parte-hartzea barne hartzen duen garapen komunitarioko proiektua da. 25 urte betetzear direla, Herrigune bizirik dagoen erakundea da, eta herritarren lana indartzen, harremanak ehuntzen, baterako erabakiak sustatzen eta Udalean Lab Kultura transmititzen jarraitu behar dugu.
08 – Alkatetzaren eta herritarren arteko harremana sustatzea, Alkatearekin Partekatzen prozesuaren bitartez
Alkatearekin Partekatzen, Leioako auzoetan alkatearen eta Leioako bizilagunen artean urtero egiten diren topaketak dira. Parte hartzeko espazio honek entzute aktiboa bilatzen du, kontuak emateko gune zuzena izatea eta herritarren eta erakundearen ordezkari nagusiaren arteko harreman hurbila sustatzea.
Buzón de presupuestos abiertos en Leioa
03 – Herritar guztion artean Aurrekontu Irekiak garatzen jarraitzea
Bost edizioren ondoren, Leioako Aurrekontu Irekien aldeko apustua egiten jarraituko da 2023/2027 legegintzaldian, herritarren parte-hartze instituzionalaren funtsezko pieza gisa. Partaidetza-prozesu horren bidez, herritarren ahalduntzea sustatu nahi da, bai eta Udalak hartutako erabakietan herritarren parte-hartze eraginkorra ere.