23 – Udalerriko hainbat eremutan haur-parkeak estaltzen jarraitzea
Aurrerapen
30%
Deskribapena
Estaldura-proiektuak garatzen jarraituko dugu, eremu bakoitzean eguraldi txarrerako prestatutako parke bat egon dadin, gutxienez. Proiektu horiek mailaka egingo dira, eta helburua izango da udalerriak haurren jolasarekin duen konpromisoaren alde egiten jarraitzea.
Arduraduna
Hirigintza, Etxebizitza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen arloa
Epea
Agintaldi osoan zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Leioako eremu bakoitzean gutxienez parke estali bat sartzeko estrategia planifikatzea., Hautatutako parkeak estaltzeko proiektuak idaztea., Estaltze-proiektuak lizitatzea., eta Obrak egitea eta estalitako parke berriak publikoari irekitzea.
34 – Udalerrian unibertsitate-egoitza bat sortzeko aurrerapausoak ematea
EHUko Campuseko egoitza edukitzean dauden sinergiak baliatuko ditugu ikasle-egoitza bat sortzeko, unibertsitate-hiri, hiri gazte eta askotariko gisa hazten jarraitzeko.
20 – San Bartolomen garapena sustatzea, pilotalekua eta jolasgunea irekiz
San Bartolome auzoan aisialdirako gune berri bat sortuko dugu, frontoi estali bat sortuz, auzokideek eta ikastetxeko ikasleek erabil eta goza dezaten. Bestalde, frontoiarekin batera parke bat egingo da, jolas jasangarri eta inklusiboekin.
36 – Udalerrian etxebizitza-parkea hobetzea sustatzea
Udalerriko egungo etxebizitza-parkea birgaitzearen eta hobetzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, dirulaguntzen plan bat sortuz, auzotarren erkidegoei hobetzeko jarduerak egitea erraztuko diena, eraikinen eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duena nabarmenduz..