29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Aurrerapen
0%
Deskribapena
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.
Arduraduna
Hirigintza, Etxebizitza, Obra, Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumen arloa
Epea
Agintaldi osoan zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Egungo egoeraren diagnostikoa egitea eta ekintza-plan bat planifikatzea., Klima-aldaketara egokitzeko Udal Plana idaztea., eta Plana gauzatzen hastea.
22 – Ondizko hirigune historikoaren ondare historikoari balioa ematea
Ondiz auzorako plan partzialaren aldaketa planifikatu eta gauzatuko dugu, gure udalerriko auzo honen historiari eta ondare historikoari balioa emateko.
21 – Erdigunea birmoldatzeko aurrerapausoak egiten jarraitzea
Etorkizuneko Leioan pentsatzen jarraituko dugu, herriaren erdigunea birmoldatzeko azterlanak eta proiektuak planifikatuz eta garatuz, eta herritar guztientzako espazio bizigarriagoa eta atseginagoa sortzeko helburuarekin.