63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea

Aurrerapen

10%

Deskribapena

Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.

Arduraduna

Gizarte politikak, Inklusioa, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza arloa.

Epea

2023an zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS


Ekintzak

Harremanak bilatzea eta aztertzea hainbat erakundetan, bai eta ekimen pribatuan ere, balizko lankidetzak ezartzeko. eta Ekimena abian jartzeko bildutako aukera guztiak aztertzea eta baloratzea.
Azken proiektuak
65 – Zahartze aktiboa sustatzea eta Adinekoen Udal Kontseilua sortzea.
Esku hartzeko estrategia bat egitea, Leioa Lagunkoia programa abian jarriz. Programa horren helburua da adinekoen parte-hartzea sustatzea, Leioa udalerri atseginagoa eta lagunkoiagoa izan dadin. Gainera, Adinekoen Udal Kontseilua abian jartzeko lan egingo da, adinekoen ongizatea zaintzeaz arduratuko den herritarren partaidetzarako organo gisa.
52 – Zainketen Mahai Sektoriala eratzea
Aholkularitza-foro bat sortu nahi dugu, ikuspegi integral batetik zainketa-lanak duintzeko eta aitortzeko. Zainketaren sektore guztietako eragileak bilduko dituen mahaia da, zaintza integraleko, komunitarioko eta inklusiboko politikan aurrera egiteko.
50 – Adiktzioen Udal Plana bete dadin bideratzea
2022-2026 aldirako Adikzioen Udal Plana betetzen jarraitu nahi dugu, plana betetzen dela bermatzeko, eta 2026-2030 aldirako Adikzioen Udal Plan berria sortzeko. Plan honen bidez, Leioako eremuan egiten diren programa eta jarduera guztiak antolatu nahi ditugu, substantziekiko adikzioei, jokabide-adikzioei edo substantziarik gabeko adikzioei eta arrisku-faktoreei dagokienez.