ODS 4: Kalitate oneko hezkuntza

34 – Udalerrian unibertsitate-egoitza bat sortzeko aurrerapausoak ematea
EHUko Campuseko egoitza edukitzean dauden sinergiak baliatuko ditugu ikasle-egoitza bat sortzeko, unibertsitate-hiri, hiri gazte eta askotariko gisa hazten jarraitzeko.
46 – Kirolaren eta osasunaren artean berduntasuna bultzatzea
Hainbat jarduera planifikatuko dira, haurren obesitateari aurre egiteko, jarduera fisikoaren garapena sustatzeko eta kirolean txertatzen jarraitzeko. Gure helburua da kirola izatea gizarte zuzenago eta osasuntsuago baterantz aurrera egiteko bidea.
47 – Kirola udalerriko auzoetara eramatea, Kirola Auzoetan planaren bihartez
Kirol instalazio guztietan egiten diren kirol jardueren osagarri, Leioako auzoetara hurbildu nahi dugu kirola. Horretarako, hainbat jardunaldi egingo dira, non Leioako herritarrek adin guztietarako kirol jarduerak egin ahal izango dituzten.
51 – Kirol Elkarteen Sarea Sortzea
Kirolaren aldeko gure apustua udal kirol klubak zaintzea eta laguntzea da, baliabideak eta instalazioak emanez, Leioako herritar guztien artean ikusaraziz edo bikaintasuna bilatzeko aholkuak emanez. Kirol-sarearekiko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko, kirol-elkarteen sare bat sortuko da, udalarekiko harremana bideratzeko eta haien artean sinergiak sortzeko.
53 – Euskararen Plan berria garatzea
Euskara garenaren zati besterenezin gisa ulertzen dugu, eta, beraz, gure helburua euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzen jarraitzea da, bai erakundean, bai herritarrengan.
54 – Herritarrek euskara ikastea sustatzeko, Mastitxu Euskaltegia Leioako Udalaren eskaintza berri bat planifikatzea
Helburua Mastitxu Euskaltegiaren eskaintza berria eguneratzea da, Leioako herritarren hezkuntza-premia berrietara. Eskaintza arautuena osatu beharko litzateke, euskararen erabilerarekiko hurbilketa praktikoago gisa pentsatutako eskaintzarekin.
55 – Gazteen artean euskara erabilera eta euskal kultura sustatzea
Udalerriko haurren artean euskara sustatzearekin lotutako hainbat programa eta jarduera garatuko dira, jolasaren eta hezkuntzaren ikuspegitik.
57 – Familia Gunea programa abiaraztea
Familia Gunea programaren bidez, familiei lagundu nahi diegu adingabeen hazkuntzarekin eta hezkuntzarekin lotutako gaietan, hainbat tailer, jarduera eta prestakuntza-ikastaroren bidez, adingabeen adinaren arabera. Hona hemen programa honetan egiten diren jardueren adibide batzuk: haur-masajea, psikomotrizitatea, ipuinak lehen adinetan edo nerabeen familientzako prestakuntza-ikastaroak
60 – Txopoetan Kultur Gune berri bat abian jartzea, eta umeentzako Ludoteka Txiki baten proiektua garatzea
Proiektu honekin, Leioako herritarrei, oro har, eta txikienei bereziki, aisialdirako bi espazio berri eman nahi dizkiegu, dagoeneko eskaintzen ari diren zerbitzuak osatzeko, bai erdialdean, bai Lamiako-Txopoeta auzoan.
62 – Gizabidezko balioetan oinarrituta dagoen hezkuntzaren alde egiten jarraitzea
Beste eragile batzuekin batera, hala nola berdintasun-arloarekin, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin batera, programak, hitzaldiak eta jardunaldiak garatzen jarraituko dugu, hainbat balio sustatzeko, hala nola feminismoa, substantziarik ez kontsumitzea edo beste batzuk, gure haurrei eta nerabeei gure komunitatean hazteko aukera emango dietenak.