Sasoian, osasuntsu

45 – Osasun-parke bat osatzea, adin guztiei zuzendutako jarduera fisiko iraunkorra garatzeko
Osasunaren Parkea Leioako herritar guztientzat pentsatutako aisialdirako eta ariketa fisikoa egiteko espazio bat aire zabalean edukitzeko proposamena da, adina edo egoera fisikoa edozein dela ere. Horretarako, espazio bereiziak izango ditu, egiten diren jardueren arabera.
46 – Kirolaren eta osasunaren artean berduntasuna bultzatzea
Hainbat jarduera planifikatuko dira, haurren obesitateari aurre egiteko, jarduera fisikoaren garapena sustatzeko eta kirolean txertatzen jarraitzeko. Gure helburua da kirola izatea gizarte zuzenago eta osasuntsuago baterantz aurrera egiteko bidea.
47 – Kirola udalerriko auzoetara eramatea, Kirola Auzoetan planaren bihartez
Kirol instalazio guztietan egiten diren kirol jardueren osagarri, Leioako auzoetara hurbildu nahi dugu kirola. Horretarako, hainbat jardunaldi egingo dira, non Leioako herritarrek adin guztietarako kirol jarduerak egin ahal izango dituzten.
48 – Gazteen artean kirola indartzea
Gazteen artean kirola sustatzen jarraituko dugu, kirola hazteko funtsezko elementua gisa. Hainbat kirol-jarduera egingo dira udalerriko hainbat tokitan eta behin eta berriz.
49 – Kirol inklusiboa sustatzea, Kirola Guztientzat prozesuaren bitartez
Kirol-jarduera inklusiboak bultzatzen jarraituko dugu, udalerriko herritar guztiek kirolaz goza dezaten, kirol-jardueraren baten bidez edo udalerrian urte osoan zehar garatzen diren belaunaldien arteko kirol-jardueren bidez.
50 – Adiktzioen Udal Plana bete dadin bideratzea
2022-2026 aldirako Adikzioen Udal Plana betetzen jarraitu nahi dugu, plana betetzen dela bermatzeko, eta 2026-2030 aldirako Adikzioen Udal Plan berria sortzeko. Plan honen bidez, Leioako eremuan egiten diren programa eta jarduera guztiak antolatu nahi ditugu, substantziekiko adikzioei, jokabide-adikzioei edo substantziarik gabeko adikzioei eta arrisku-faktoreei dagokienez.
51 – Kirol Elkarteen Sarea Sortzea
Kirolaren aldeko gure apustua udal kirol klubak zaintzea eta laguntzea da, baliabideak eta instalazioak emanez, Leioako herritar guztien artean ikusaraziz edo bikaintasuna bilatzeko aholkuak emanez. Kirol-sarearekiko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko, kirol-elkarteen sare bat sortuko da, udalarekiko harremana bideratzeko eta haien artean sinergiak sortzeko.
52 – Zainketen Mahai Sektoriala eratzea
Aholkularitza-foro bat sortu nahi dugu, ikuspegi integral batetik zainketa-lanak duintzeko eta aitortzeko. Zainketaren sektore guztietako eragileak bilduko dituen mahaia da, zaintza integraleko, komunitarioko eta inklusiboko politikan aurrera egiteko.
Esparruak – SASOIAN OSASUNTSU