Aberastasuna sortzea

24 – Jarduera ekonomikoen parke bat sortzeko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinergiak sortzea
Leioan enpresa-parke bat sortzeko baldintzak indartu nahi ditugu, dauden eragile guztiekin sinergiak garatuz eta gure udalerrian unibertsitateak duen presentziari balioa emanez. Helburua lankidetza publiko-pribatua sustatzen jarraitzea da, gure herrian kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko.
25 – Tokiko merkataritza indartzen jarraitzea
Tokiko merkataritza, aberastasunaren eta kalitatezko enpleguaren adierazgarri izateaz gain, udalerriari bizia ematen dio. Horregatik, gure merkataritzarekin dugun konpromisoa erabatekoa da, eta gure helburua da hazkunde iraunkorra izatea eta merkataritza-azalera handien alternatiba bideragarria izatea.
26 – Enpleguko eta trebajuntzako planak garatzea, batik bat gazteentzat eta 45 urtetik gorakoentzat
Gaikuntzarako eta laneratzeko diagnostiko eta programa espezifikoak garatuko ditugu. Horrekin, gure helburua da Leioako biztanle guztiak lan-merkatuan sar daitezen sustatzea, talde ahulenetako bi azpimarratuz: gazteak eta 45 urtetik gorakoak.
27 – Udalerrian lan egin nahi duten ekintzaileei aholkuak eta laguntza ematea
Trebakuntza- eta laneratze-plan desberdinak bultzatzeaz gain, ekintzailetza sustatuko dugu, beren enpresa-ideia propioa garatu nahi duten herritarrei laguntzeko eta aholkuak emateko ekintzen bidez. Gure helburua ekintzaileei profesional gisa egiten dituzten lehen urratsak erraztea eta laguntzea da.
28 – Emakumeen ekintzailetza sustatzea
Ekintzailetzarako eta lan-gaikuntzarako plan orokorrez gain, emakumeen ekintzailetza azpimarratu nahi dugu, emakumeak gaitzeko ekintza espezifikoak garatuz eta egoera berean dauden emakumeekin sinergiak sortuz.
Esparruak – ABERASTASUNA SORTZEA