Esparruak – LURRALDE-OREKA

Aurrerapen

61.11%

Leioako auzoen birgaitzea eta hiri-garapena.

Udalerriak hiria garatzeko eta birgaitzeko aukerak ditu, era jasangarrian, orekatuan eta kohesionatuan hazten jarraitzeko ahala eskainiko diotenak. Leioak udalerria birgaitzeko eta garatzeko hainbat jarduketa abiaraziko ditu udalerriko auzoetan, oraingo agintaldi honetan zehar. Esku-hartze horiekin, asmoa dugu erabilera publikoko espazioak sortzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko, bideratu ahal izan dezagun elkartzea, aisialdia, jarduera soziala, elkartekoa, ekonomikoa edo enpresetakoa.

Pinuetako Plan Berezia abiaraziko dugu, dagokion birgaitzea gauzatuz eta Cervantes plaza birmoldatuz. Lamiako eta Txopoetarako Plan Integrala garatuko dugu, Lamiakoko Bulebarra ondo eta Txopoeta birgaituta. San Bartolomen, pilotaleku berri bat irekiko dugu auzoan jolaserako eta aisialdirako erabilera anitzeko gune izan dadin, jolasgunea prestatuko da, eta inguru horretako ikastetxearen ataria handituko da.

Herrigunearen birmoldaketa bultzatzen jarraituko dugu, Institutua eta Kiroldegia lekuz aldatu ostean eratuko den espazioa berrantolatuta. Halaber, haur-parkeak estaltzeko lanean aurrerapausoak emango ditugu, auzo guztietan haurrentzako jolas-gune estali bat izan dezaten gutxienez, adin txikikoek eta horien familiek gozatu ahal izateko, baita eguraldi txarra dagoen egunetan ere.

Udalerriko ondare historikoari daukan balioa ematea da oreka eta kohesio sozialaren esparruan landu beharreko beste ildo bat; hari horretan, Ondizko hirigune historikoa hobetzeko esku hartuko dugu.

23 – Udalerriko hainbat eremutan haur-parkeak estaltzen jarraitzea
Estaldura-proiektuak garatzen jarraituko dugu, eremu bakoitzean eguraldi txarrerako prestatutako parke bat egon dadin, gutxienez. Proiektu horiek mailaka egingo dira, eta helburua izango da udalerriak haurren jolasarekin duen konpromisoaren alde egiten jarraitzea.
Esparruak – ABERASTASUNA SORTZEA
Esparruak – BIZITOKI ERAKARGARRITASUNA
Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA
Esparruak – MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

Azken proiektuak

39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
12 – Obra lizitatzea eta gauzatzea
Egindako eraikuntza-proiektua daukagunean, obra lizitatu egingo da, ondoren gauzatzeko, obra hasi eta bi urtera amaituta egon dadin.
30 – Aterpe Klimatikoen estrategia diseinatzea eta garatzea
Etengabe aldatzen ari den klima baten alderdi kaltegarrien mehatxuaren aurrean, aterpe klimatikoen estrategia integral bat garatuko dugu, lehendik daudenak identifikatuz eta zainduz, eta berriak planifikatuz, beharrezkoa izanez gero. Estrategia horren helburua udalerriko natura-guneetako biodibertsitatea zaintzea izango da, baita udalerriko herritar guztien ongizatea ere.