Esparruak – KULTURALA ETA HEZITZAILEA

Aurrerapen

82%

Kultura eta hezkuntza inklusiboaren alde jokatzea, hezkuntza eta kultura arloetako programen bidez eta programa horiek txertatzeko espazio berriak garatuz.

Leioan udal estrategiaren zati garrantzitsua izan da beti kultura sustatzeko apustu egitea, eta hori urtero gauzatzen da, hain zuzen, askotariko proposamenez betetako kultur agenda zabalean, oihartzun handiko bi ekitaldirekin: Umore Azoka eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka.

Leioak nabarmen aldezten du hezkuntza, gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa eratzeko tresna moduan ulertuta, esparru horretan egindako ahaleginak adin txiki-
koei zein helduei zuzenduta. Horren harira, esate baterako, familien arteko prestakuntza sustatuko da, Familia Gunea programaren bitartez; ekimen horrek haurren hazkuntza, bizikidetza eta hezkuntza izango ditu ardatz. Bizkaiko Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza garela baliatuko dugu Leioa unibertsitate-herri izatearen alde egiten jarrai­tzeko, ezagutzak transmititzeko garaian Unibertsitatearekiko harremanak estuagoak izan daitezen jarraitzeko edo ikasle-egoitza bat sortzeko bidean aurrera jotzeko.

Leioa zinemaren herri moduan bultzatuko dugu, lehendik dagoen eskaintza handi­tzeko lanean ekinez, grabazioak erakartzeko dugun gaitasuna garatuz, eta zinemaren zein antzerkiaren bitartez balioekin hezteko dauden programei eutsiz. Txopoetan Kultur Gune berria egitearen alde gaude, auzoko herritarrak eta elkarteak batu daitezen han; auzoko jarduera dinamizatzeko kultur tailerrak eskainiko ditugun gunea izango da, aldi berean komunitatea josten gabiltzan bitartean.

5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Ludoteka Txiki bat garatuko dugu, umeei gozatzeko espazio espezifiko bat eskaini ahal izateko. Animalien ongizatea eta adopzio arduratsua sustatzearen inguruan sentsibilizatzeko programak eta jarduerak ezartzearen alde jokatzen jarraituko dugu. Azkenik, udalerri osoan kultura bultzatuko dugu gure auzo guztietara kultur ekitaldiak eramanda, eta gizalegezko hainbat programa lantzen jarraituko dugu, hala nola ongizate emozionaleko tailerrak edo Leioako Zurrumurruen Aurkako sarea.

62 – Gizabidezko balioetan oinarrituta dagoen hezkuntzaren alde egiten jarraitzea
Beste eragile batzuekin batera, hala nola berdintasun-arloarekin, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin batera, programak, hitzaldiak eta jardunaldiak garatzen jarraituko dugu, hainbat balio sustatzeko, hala nola feminismoa, substantziarik ez kontsumitzea edo beste batzuk, gure haurrei eta nerabeei gure komunitatean hazteko aukera emango dietenak.

Azken proiektuak

41 – Emakumeen Kontseilua abiaraztea
Leioako Udalean garatzen diren berdintasun-politiketan emakumeek eta mugimendu feministak parte hartuko dutela bermatzeko, Leioako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseilua sortuko dugu, parte hartzeko eta komunitatea sortzeko espazio bat, elkarrizketa egonkor batean oinarritua.
61 – Kultura Auzoetan proiektuaren bidez, udalerri osoan kultura-ekitaldiak egin daitezen bultzatzea
Leioako errealitatea ulertu behar da, antolamendu garrantzitsua baitu auzoetan, fisikoki elkarrengandik urrun. Errealitate hori eta kulturaren demokratizazio eraginkorraren garrantzia abiapuntutzat hartuta, beharrezkoa da gertaera kulturala deszentralizatzea. Kultura eta Gazteria Sailak urte osoan zehar auzoetan kultur ekintzen programa egonkor baten aldeko apustua egin du. Eskaintza plurala, anitza eta kalitatezkoa da, publiko mota guztiei zuzendua, eta Leioako edozein herritarrek kulturara iristeko duen gaitasuna bermatzen du. Umore Azoka erreferentea izanik, arlo honek uste du beharrezkoa dela auzoetako bizitzan ere presente egotea, eta Umore Auzoka programa sortu du, kaleko arte eszenikoen azoka nagusiaren atari deszentralizatua.
51 – Kirol Elkarteen Sarea Sortzea
Kirolaren aldeko gure apustua udal kirol klubak zaintzea eta laguntzea da, baliabideak eta instalazioak emanez, Leioako herritar guztien artean ikusaraziz edo bikaintasuna bilatzeko aholkuak emanez. Kirol-sarearekiko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko, kirol-elkarteen sare bat sortuko da, udalarekiko harremana bideratzeko eta haien artean sinergiak sortzeko.