Esparruak – SASOIAN OSASUNTSU

Aurrerapen

80.6%

Bizimodu osasungarria sustatzea, herritar guztientzat kirola egiteko espazio berriak eratuz eta kalitatezko kirol-eskaintza bultzatuz.

Kirola eta osasuna estu lotuta daudenez, bizi-ohitura osasungarriak txikitatik sustatu beharra dago, eta herritar guztiei zabaldu, norbere adina eta egoera fisikoa dena delakoa izanik ere. Osasun Parke bat jarriko dugu abian, bai herriko gazteek eta bai adinekoek hainbat jarduera fisiko egiteko aukera emango duena.

Kirolean eta osasunean berdintasuna sustatzen jarraituko dugu, Leioa Ibilaldi Osasungarriak edo Kirola eta Familia bezalako planen bitartez, eta aire zabaleko hainbat kirol-jarduera egingo dira udalerriko auzo guztietan. Kirola eta osasuna bultzatuko ditugu gazteen artean, kirol-jarduera berriak aldeztuz, lehendik daudenak ezagutaraziz eta elikadura osasungarria zein alkoholaren kontsumoarekiko prebentzioa bultzatzeko hezkuntza-planak garatuz.

Kirol inklusiboa aldezten jarraitu nahi dugu, dibertsitate funtzionala duten pertsonek kirola egiten parte har dezaten bultzatuz. Horretarako, desgaitasunen bat duten kirolariek norbere jarduera kirolerako ingurune edo egitura normalizatuetan egin dezaten babesten jarraituko dugu, eta kirol egokitua sentsibilizatzeko eta bistaratzeko plan bat garatuko dugu ikastetxeetan zein kaleetan.

Adikzioen Udal Planaren jarraipena eta egoki betetzea bultzatuko da. Kirol-elkarte guztien artean parte hartzeko espazioen alde jokatzen jarraituko dugu, Leioa Identitatea Kiroletan eta Leioa Marka gaiekin lotutakoak elkarlanean lantzeko aukera emango digun kluben sarea ehuntzeko asmoz.

Azkenik, Zainketen Mahai Sektoriala garatuko dugu, arreta pertsonalizatuko eta komunitarioko eredu baterantz aurrera egiten jarraitzeko, oraingo eta etorkizuneko gizartearen erronkei aurre egin ahal izateko.

Esparruak – SOLIDARIOA, ASKOTARIKOA ETA INKLUSIBOA
Esparruak – SUSTRAITUTA

Azken proiektuak

47 – Kirola udalerriko auzoetara eramatea, Kirola Auzoetan planaren bihartez
Kirol instalazio guztietan egiten diren kirol jardueren osagarri, Leioako auzoetara hurbildu nahi dugu kirola. Horretarako, hainbat jardunaldi egingo dira, non Leioako herritarrek adin guztietarako kirol jarduerak egin ahal izango dituzten.
54 – Herritarrek euskara ikastea sustatzeko, Mastitxu Euskaltegia Leioako Udalaren eskaintza berri bat planifikatzea
Helburua Mastitxu Euskaltegiaren eskaintza berria eguneratzea da, Leioako herritarren hezkuntza-premia berrietara. Eskaintza arautuena osatu beharko litzateke, euskararen erabilerarekiko hurbilketa praktikoago gisa pentsatutako eskaintzarekin.
52 – Zainketen Mahai Sektoriala eratzea
Aholkularitza-foro bat sortu nahi dugu, ikuspegi integral batetik zainketa-lanak duintzeko eta aitortzeko. Zainketaren sektore guztietako eragileak bilduko dituen mahaia da, zaintza integraleko, komunitarioko eta inklusiboko politikan aurrera egiteko.