Esparruak – SOLIDARIOA, ASKOTARIKOA ETA INKLUSIBOA

Aurrerapen

80.6%

Solidarioa, askotarikoa eta inklusiboa

Gizarte anitzekoa, inklusiboa eta solidarioa sortzen jarraitzea, horrez gain, osasun mentaleko prebentziorako jorratze soziosanitarioko estrategia bat antolatuz.

Pertsona guztien autonomia eta gizarteratzea sustatzea dugu lehentasunetako bat, horretarako, planak, proiektuak eta ekintzak garatuta eta gizarte-esparruan asoziazionismoa eta boluntariotza sustatuta.

Leioako bizilagunen ondoan izan nahi dugu biziko dituzten etapa guztietan. Adinekoentzako Eguneko Zentroa eta etxebizitza komunitarioak jarriko ditugu abian, eta nahi gabeko bakardadea detektatzeko eta prebenitzeko ekintzak planifikatuko ditugu.

Zahartze aktiboa aldezten dugu, eta, horretarako, Adinekoen Udal Kontseilua sortuko dugu, ahalduntzea sustatzeko eta belaunaldiz belaunaldi ezagutza eta esperientzia baliatzea eta gainditzea ahalbidetzeko, adinaren araberako diskriminazioaren aurka borrokatuz, besteak beste, eten digitala murriztuta.

Immigrazioari eta Kultura Aniztasunari buruzko Plan berri bat idatziko dugu, harrera inklusiboaren eta kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza orekatuaren alde lan egiteko balioko duena. LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak sustatzen dituzten jarduerak ekinean babestu eta sustatuko ditugu.

Autonomia pertsonala bultzatuko dugu, bai eta dibertsitate funtzionala duten per­tsonak gizarteratzea sustatuko ere. Haurren eta familiaren esparruan, gizartera­tzearen arloan berrikuntza sustatuko dugu, adin txikikoentzako eguneko arreta-zerbitzu bat abian jarrita. Eta, azkenik, arreta berezia eskainiko diogu osasun fisiko eta mentalaren inguruan prebenitzeari eta sustatzeari, koordinazio soziosanitarioa lantzean oinarrituta, beste eragile eta erakunde batzuekin lankidetzan.

Esparruak – SASOIAN OSASUNTSU
Esparruak – SUSTRAITUTA

Azken proiektuak

50 – Adiktzioen Udal Plana bete dadin bideratzea
2022-2026 aldirako Adikzioen Udal Plana betetzen jarraitu nahi dugu, plana betetzen dela bermatzeko, eta 2026-2030 aldirako Adikzioen Udal Plan berria sortzeko. Plan honen bidez, Leioako eremuan egiten diren programa eta jarduera guztiak antolatu nahi ditugu, substantziekiko adikzioei, jokabide-adikzioei edo substantziarik gabeko adikzioei eta arrisku-faktoreei dagokienez.
44 – Gazteen esparruan indarkeria matxista prebenitzeko hezkidetza-programetan lanean jarraitzea
Udal hezkidetzako programa bat garatuko dugu, tailerren, jardunaldien eta gazteen eremuan indarkeria matxista prebenitzeko materialen sorkuntzaren bidez. Hezkidetza-eskola honen helburua da pertsonen garapen integralean heztea, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utzita, eta diskriminazio eta indarkeria mota guztiak baztertzea.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.