Esparruak – ENERGIA ETA INGURUMEN ARLOATAKO KONPROMISOA

Aurrerapen

26%

Klima-aldaketak dakartzan erronkei ekitea, energiaren kontsumo arduratsua aldeztea eta berdegune gehiago sortzea.

Klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egin, horixe da gizarte globalizatu moduan daukagun erronka garrantzitsuenetako bat, eta, egoera global horri aurre egiteko, tokian tokiko konponbideak behar dira.

Leioan klima-aldaketara egokitzeko udal-plan bat sortu eta txertatuko dugu. Aldi berean, Aterpe Klimatikoen estrategia bat diseinatu eta garatuko dugu, ingurumen eta erosotasun mailan baldintza egokiak dauzkaten hiri-espazioena, herritarrak egoera klimatiko txarretan babes daitezen. Energia-autokontsumoa aldezten jarraituko dugu, energia berriztagarriak sortzeko sistemak bultzatuz.

Ingurumen eta energia arloetako neurri horiek bat datoz zuhaitz gehiago landatzearekin eta udalerrian berdeguneak zabaltzearekin; Leioako bereizgarri nabarmenetako bat dira, herritarrek ondoen baloratu dituztenak.

Errota eta Arriena parkea lotuko ditugu oinezkoentzako ibilbide eta bidezidorren bitartez, Arrienako parkea hobetuko dugu familientzat pentsatutako haurren aisialdirako gune batekin, eta ingurune berean, Leioagoirian, osasunaren parkea deituko duguna garatuko dugu, aisialdi osasungarrirako eta kirolerako gune bat, parkour, kalistenia, pumptrack eta oinezkoentzako bideekin.

29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.
30 – Aterpe Klimatikoen estrategia diseinatzea eta garatzea
Etengabe aldatzen ari den klima baten alderdi kaltegarrien mehatxuaren aurrean, aterpe klimatikoen estrategia integral bat garatuko dugu, lehendik daudenak identifikatuz eta zainduz, eta berriak planifikatuz, beharrezkoa izanez gero. Estrategia horren helburua udalerriko natura-guneetako biodibertsitatea zaintzea izango da, baita udalerriko herritar guztien ongizatea ere.
31 – Energia-autokontsumoaren alde jokatzea
Klima-aldaketaren aurkako borrokan, kontsumitzen dugun energiaren erabilera arduratsua eta energia hori garbia izatea administrazio publiko guztien erantzukizuna da. Horregatik, hainbat proiektu aztertu eta planifikatuko dira, ahal den neurrian udal-eraikinetan energia-autokontsumorako estrategia txertatu ahal izateko.
32 – Leioako eraztun berdea osatzeko berdeguneak sortzen jarraitzea
Leioan udalerria ipar-mendebaldean inguratzen duten hainbat eremu natural ditugu, bai eta berdegune desberdinak dituen hiri-ingurunea ere, herritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko. Gure konpromisoa da aztertzea eta planifikatzea nola jarrai dezakegun aurrera egiten udalerriko hiriguneak inguratuko dituen eraztun berde bat sortzeko bidean.

Azken proiektuak

25 – Tokiko merkataritza indartzen jarraitzea
Tokiko merkataritza, aberastasunaren eta kalitatezko enpleguaren adierazgarri izateaz gain, udalerriari bizia ematen dio. Horregatik, gure merkataritzarekin dugun konpromisoa erabatekoa da, eta gure helburua da hazkunde iraunkorra izatea eta merkataritza-azalera handien alternatiba bideragarria izatea.
19 – Lamiako eta Txopoetarako Plan Integrala garatzea
Lamiako zonaldearen urbanizazioan aurrera egiteko, urbanizazio-proiektu bat egingo da Earle gunean. Proiektu horrek etxebizitza berriak sortzea ekarriko du, etxebizitza babestuen ehuneko handi batekin, eta inguruan oinezkoentzako boulevard berri bat egingo da. Bestalde, proiektu bat planteatzen dugu, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez, metroa Txopoetatik igarotzen den tokian lurperatzeko eta udalerriari Lamiakoko dartsenaren lursaila berreskuratzeko aukera emango diona, Leioako biztanleentzat naturgune eta gozamenerako gune bat sortzeko helburuarekin.
29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.