Esparruak – SUSTRAITUTA

Aurrerapen

80.6%

Udalerrian euskal kultura eta tradizioa ondo sustatzea.

Leioa sakon sustraituta dago bere lurrean, kulturan, hizkuntzan eta tradizioetan.

Gure kaleetan euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera jarraitu nahi dugu, horretarako, Euskara Plan berri bat garatuta. Aldi berean, gure hizkuntza ikastea sustatzen jarraituko dugu, Udal Euskaltegian eskaintza berri bat planifikatuz.

Horren harira, gazteen artean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzen jarraituko dugu, ikastetxeetan hainbat programa garatuz, hala nola Euskal Kultur Astea edo Eguerdian ere euskaraz jolasean programa.

Herri Kirolen zabalkundea eta praktika bultzatuko dugu, gure kulturaren, ohituren eta gure izateko moduaren osagai moduan.

53 – Euskararen Plan berria garatzea
Euskara garenaren zati besterenezin gisa ulertzen dugu, eta, beraz, gure helburua euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzen jarraitzea da, bai erakundean, bai herritarrengan.
54 – Herritarrek euskara ikastea sustatzeko, Mastitxu Euskaltegia Leioako Udalaren eskaintza berri bat planifikatzea
Helburua Mastitxu Euskaltegiaren eskaintza berria eguneratzea da, Leioako herritarren hezkuntza-premia berrietara. Eskaintza arautuena osatu beharko litzateke, euskararen erabilerarekiko hurbilketa praktikoago gisa pentsatutako eskaintzarekin.
55 – Gazteen artean euskara erabilera eta euskal kultura sustatzea
Udalerriko haurren artean euskara sustatzearekin lotutako hainbat programa eta jarduera garatuko dira, jolasaren eta hezkuntzaren ikuspegitik.
56 – Herri Kirolen alde egiten jarraitzea
Kultura eta gazteria arloan uste dugu gizarteak garatzeko beharrezkoa dela ohiturak, folklorea eta tradizioak mantentzea. Apustu estrategikoa eta zeharkakoa da, memoria historikotik hasi eta aisialdi osasungarriraino. Leioako Herri Kirolen sustapenarekin batera, gure kulturaren eta folklorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi da elizateko aurreskuaren, jota lehiaketaren, aurresku lehiaketaren eta bertso saio programazioen bidez, kalean zein aretoan.
Esparruak – FEMINISMOAREN ILDOAN

Azken proiektuak

60 – Txopoetan Kultur Gune berri bat abian jartzea, eta umeentzako Ludoteka Txiki baten proiektua garatzea
Proiektu honekin, Leioako herritarrei, oro har, eta txikienei bereziki, aisialdirako bi espazio berri eman nahi dizkiegu, dagoeneko eskaintzen ari diren zerbitzuak osatzeko, bai erdialdean, bai Lamiako-Txopoeta auzoan.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.
68 – Dibertsitate funtzionala duten pertsonen autonomia pertsonala eta inklusioa babesteko ekintzak garatzea
Autonomia pertsonala sustatzeko, gizartean parte hartzeko eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan gizartea sentsibilizatzeko tokiko estrategia sustatuko dugu, Leioako herritar gisa komunitatean erabat sar daitezen lortzeko.