39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Aurrerapen
100%
Deskribapena
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
Arduraduna
Enplegu, Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo arloa
Epea
Agintaldi osoan zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Urtero sormen-gastronomiako ekitaldi bat egitea, EHUrekin eta Leioako Ostalaritza Eskolarekin lankidetzan., Ostalaritza-sektorean gaikuntza-jarduerak garatzea., Ostalaritza-sektorean pizgarri-kanpaina bat garatzea, eragin turistikoa sortzen duten kultura- eta kirol-jardueretan inplikatzeko., eta Mendibile Jauregiko jardueren programazioa babestea.
38 – Udalerriko ondare historikoa eta industriala balioan jartzea
Leioan ondare historiko eta industrial handia dugu, turismoa erakartzeko balio dezakeena. Ildo horretan, gure ondarearen inbentario bat sortuko da, eta hura babestu, zaindu eta komunikatzeko ekintzak sortuko dira.
Datozen lau urteetan inguruko turismo-merkatua ikertuko da, sektoreko enpresak Leioan instalatu ahal izateko baldintzak betetzen laguntzeko, eta, horrela, udalerriaren turismo-erakargarritasunari balioa emateko.
Tokiko merkataritza, aberastasunaren eta kalitatezko enpleguaren adierazgarri izateaz gain, udalerriari bizia ematen dio. Horregatik, gure merkataritzarekin dugun konpromisoa erabatekoa da, eta gure helburua da hazkunde iraunkorra izatea eta merkataritza-azalera handien alternatiba bideragarria izatea.