70 – Osasun fisikoaren eta mentalaren arloan prebenitzeko eta sustatzeko ekintzak egitea
Aurrerapen
80%
Deskribapena
Osasunaren eremuan ekintza komunitarioko plan bat sortzea, ongizate fisikoa eta osasun emozional, sozial eta mentala prebenitzeko eta sustatzeko, egungo jarduketak koordinatu eta hautemandako premiei aurre egiteko jarduketa berriak garatu ahal izateko.
Arduraduna
Gizarte politikak, Inklusioa, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza arloa.
Epea
2023an eta 2024an zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Mahai Sektorial Soziosanitarioan parte hartzea., Osasun Komunitarioko Tokiko Mahaia sortzea., eta Osasun mentalaren arloko erakundeekin harremanetan jartzea, gizartea sentsibilizatzeko eta osasun mentala prebenitzeko ekintzak garatzeko.
60 – Txopoetan Kultur Gune berri bat abian jartzea, eta umeentzako Ludoteka Txiki baten proiektua garatzea
Proiektu honekin, Leioako herritarrei, oro har, eta txikienei bereziki, aisialdirako bi espazio berri eman nahi dizkiegu, dagoeneko eskaintzen ari diren zerbitzuak osatzeko, bai erdialdean, bai Lamiako-Txopoeta auzoan.
62 – Gizabidezko balioetan oinarrituta dagoen hezkuntzaren alde egiten jarraitzea
Beste eragile batzuekin batera, hala nola berdintasun-arloarekin, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin batera, programak, hitzaldiak eta jardunaldiak garatzen jarraituko dugu, hainbat balio sustatzeko, hala nola feminismoa, substantziarik ez kontsumitzea edo beste batzuk, gure haurrei eta nerabeei gure komunitatean hazteko aukera emango dietenak.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.