Esparruak – TORRESOLOKO KIROLDEGIA

Aurrerapen

61.11%

Torresolo kiroldegia eraikitzeko proiektuaren erredakzioa, lizitazioa, obra garatzea eta instalazioa martxan jartzea.

Kirola sustatzea da Leioaren helburuetako bat, kirola tresna estrategikoa dela uste dugulako ohitura osasungarriak herritar guztien artean zabaltzeko, bizitzako etapa guztietan, norberaren adina edo egoera fisikoa edozein izanda ere, udalerrian kohesio soziala eta komunitarioa lortzen laguntzeko.

Ikuspuntu horretatik, funtsezkoa da kalitatezko azpiegiturak izatea, kirol-eskaintza unibertsala, inklusiboa, berdintasunezkoa, berritzailea eta iraunkorra garatzeko.

Torresoloko Kiroldegia eraikitzea eta martxan jartzea mugarri garrantzitsua izango da, herritarrentzat gero eta osasungarriagoa eta zerbitzu publiko hobeak izango dituen udalerria lortzeko bidean jarraitzeko.

11 – Eraikuntza-proiektuaren erredakzioa
Legealdiaren lehen zatian, udalerrirako kiroldegi berri bat eraikitzeko beharrezkoak diren proiektuak idatzi nahi ditugu.
12 – Obra lizitatzea eta gauzatzea
Egindako eraikuntza-proiektua daukagunean, obra lizitatu egingo da, ondoren gauzatzeko, obra hasi eta bi urtera amaituta egon dadin.
13 – Instalazioa herritarrei zabaltzea
Obra amaitu ondoren, eta dagozkion ikuskapenak egin ondoren, kiroldegi berria irekiko zaie Leioako herritar guztiei. Horrela, udalerriak kirol-instalazio modernoak eta herritar guztien beharretara egokituak izateko helburua beteko litzateke.
Esparruak – ABERASTASUNA SORTZEA
Esparruak – BIZITOKI ERAKARGARRITASUNA

Azken proiektuak

39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
29 – Klima-aldaketara Egoitzeko Udal-plan bat eratzea eta abiaraztea
Klima-aldaketaren mehatxu globalaren aurrean, tokiko eremutik ekintzak planifikatu behar dira, klima-aldaketaren kontrako borrokan aurrera egin ahal izateko. Horregatik, udalerriko egungo egoera aztertu eta diagnostikatuko da, eta klima-aldaketara egokitzeko asmo handiko udal-plana garatuko da. Plan horretan, besteak beste, gure ingurunearen zaintza, energiaren erabilera arduratsua edo mugikortasun jasangarria barne hartzen dituzten hainbat neurri jasoko dira.
17 – Udalerriko auzoetan irisgarritasuna hobetzeko estrategia bat garatzea
Leioako orografiak sentsibilitate handia izatera behartzen gaitu udalerriko auzoen artean komunikatzeko eta irisgarritasuna errazteko orduan. Hori dela eta, udalerriko hainbat puntutan beharrezkoak diren irisgarritasun-hobekuntzak aztertuko dira, eta hainbat hirigintza-ekintza eta jarduketa planifikatuko dira, identifikatutako arazo nagusiak konpondu ahal izateko.