Esparruak – BIZITOKI ERAKARGARRITASUNA

Aurrerapen

56.5%

Etxebizitza babestuak sustatzea eta oraingo etxebizitzen parkea hobetzea, zuzkidura-etxebizitzak eraikitzeko beharrezko lankidetza bideratzea eta unibertsitate-eremuan etxebizitzarekin lotutako aukerak baliatzea.

Leioako etxebizitza-eskaintza izan da azken urteotan udalerriaren ezaugarri erakargarrienetako bat, bai leioaztarrek udalerrian geratzea erabaki dezaten, bai herritar berriek hona etortzea erabakitzeko.

Erakargarri izateari eutsi nahi diogu, inor atzean utzi gabe. Alde batetik, aukera gehiago sortu nahi ditugu etxebizitza babestuen eta alokairu sozialeko etxebizitzen parkea handituta, eta, beste alde batetik, dauzkagun etxebizitzak mantenduta eta hobetuta, hainbat dirulaguntzaren bidez.

Autonomiarako, independentziarako eta garapen pertsonal edo familiarrerako funtsezko gunea da guretzat etxebizitza, bizitzako etapa jakin batzuetan batez ere. Horregatik, beharrezkoak diren zuzkitzeko bizitokiak sortzeko baldintzak bideratuko ditugu, zuzkitu beharrezkotzat jotako kolektiboak tarte batean edo aldi baterako horietan bizi daitezen; adinekoak, gazteak, zaurgarritasun egoeran dauden familiak.

Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa gure udalerrian koka­tzeak unibertsitatearekin lotuta dauden ekimenak garatzeko atea irekitzen digu, arlo akademikoaz harago. Horiek horrela, agintaldi honetan aurrera jarraituko dugu Leioan unibertsitate-egoitza bat sortzeko bidean.

33 – Etxebizitza baestuen eta alokairu sozialaren parkea handitzearen alde jokatzen jarraitzea
Udalerri solidarioa, bizigarria eta atsegina izaten jarraitu nahi dugu herritar guztiekin. Horregatik, plangintza jasangarria garatzen jarraituko dugu, etxebizitza babestuaren eta alokairu sozialaren parkea handitzea ahalbidetuko duen estrategia garatzeko.
34 – Udalerrian unibertsitate-egoitza bat sortzeko aurrerapausoak ematea
EHUko Campuseko egoitza edukitzean dauden sinergiak baliatuko ditugu ikasle-egoitza bat sortzeko, unibertsitate-hiri, hiri gazte eta askotariko gisa hazten jarraitzeko.
35 – Zuzkitzeko bizitokiak sortzeko beharrezko baldintzak bideratzea
Udalaz gaindiko administrazioekin hitzarmenak garatzeko behar den erakunde-lana egingo dugu, udalerrian zuzkidura-bizitokien parkea izateko.
36 – Udalerrian etxebizitza-parkea hobetzea sustatzea
Udalerriko egungo etxebizitza-parkea birgaitzearen eta hobetzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, dirulaguntzen plan bat sortuz, auzotarren erkidegoei hobetzeko jarduerak egitea erraztuko diena, eraikinen eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duena nabarmenduz..

Azken proiektuak

16 – Mugikortasun Iraunkorreko Plan berria garatzea
Mugikortasun Iraunkorreko Plan berri bat diseinatu eta ezarriko dugu, ingurumenarekin inplikatutako gizarte gisa hazten jarraitzeko helburuarekin, pertsona guztien beharrez arduratzen dena.
39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
24 – Jarduera ekonomikoen parke bat sortzeko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinergiak sortzea
Leioan enpresa-parke bat sortzeko baldintzak indartu nahi ditugu, dauden eragile guztiekin sinergiak garatuz eta gure udalerrian unibertsitateak duen presentziari balioa emanez. Helburua lankidetza publiko-pribatua sustatzen jarraitzea da, gure herrian kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko.