Esparruak – SUSTRAITUTA

Aurrerapen

80.6%

Udalerrian euskal kultura eta tradizioa ondo sustatzea.

Leioa sakon sustraituta dago bere lurrean, kulturan, hizkuntzan eta tradizioetan.

Gure kaleetan euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera jarraitu nahi dugu, horretarako, Euskara Plan berri bat garatuta. Aldi berean, gure hizkuntza ikastea sustatzen jarraituko dugu, Udal Euskaltegian eskaintza berri bat planifikatuz.

Horren harira, gazteen artean euskararen erabilera eta euskal kultura sustatzen jarraituko dugu, ikastetxeetan hainbat programa garatuz, hala nola Euskal Kultur Astea edo Eguerdian ere euskaraz jolasean programa.

Herri Kirolen zabalkundea eta praktika bultzatuko dugu, gure kulturaren, ohituren eta gure izateko moduaren osagai moduan.

53 – Euskararen Plan berria garatzea
Euskara garenaren zati besterenezin gisa ulertzen dugu, eta, beraz, gure helburua euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzen jarraitzea da, bai erakundean, bai herritarrengan.
54 – Herritarrek euskara ikastea sustatzeko, Mastitxu Euskaltegia Leioako Udalaren eskaintza berri bat planifikatzea
Helburua Mastitxu Euskaltegiaren eskaintza berria eguneratzea da, Leioako herritarren hezkuntza-premia berrietara. Eskaintza arautuena osatu beharko litzateke, euskararen erabilerarekiko hurbilketa praktikoago gisa pentsatutako eskaintzarekin.
55 – Gazteen artean euskara erabilera eta euskal kultura sustatzea
Udalerriko haurren artean euskara sustatzearekin lotutako hainbat programa eta jarduera garatuko dira, jolasaren eta hezkuntzaren ikuspegitik.
56 – Herri Kirolen alde egiten jarraitzea
Kultura eta gazteria arloan uste dugu gizarteak garatzeko beharrezkoa dela ohiturak, folklorea eta tradizioak mantentzea. Apustu estrategikoa eta zeharkakoa da, memoria historikotik hasi eta aisialdi osasungarriraino. Leioako Herri Kirolen sustapenarekin batera, gure kulturaren eta folklorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi da elizateko aurreskuaren, jota lehiaketaren, aurresku lehiaketaren eta bertso saio programazioen bidez, kalean zein aretoan.
Esparruak – FEMINISMOAREN ILDOAN

Azken proiektuak

44 – Gazteen esparruan indarkeria matxista prebenitzeko hezkidetza-programetan lanean jarraitzea
Udal hezkidetzako programa bat garatuko dugu, tailerren, jardunaldien eta gazteen eremuan indarkeria matxista prebenitzeko materialen sorkuntzaren bidez. Hezkidetza-eskola honen helburua da pertsonen garapen integralean heztea, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utzita, eta diskriminazio eta indarkeria mota guztiak baztertzea.
46 – Kirolaren eta osasunaren artean berduntasuna bultzatzea
Hainbat jarduera planifikatuko dira, haurren obesitateari aurre egiteko, jarduera fisikoaren garapena sustatzeko eta kirolean txertatzen jarraitzeko. Gure helburua da kirola izatea gizarte zuzenago eta osasuntsuago baterantz aurrera egiteko bidea.
40 – Emakumeen Herri Etxearen alde lan egitea
Leioako Emakumeen Etxea garatuko dugu, emakumeen topagunea izango dena, bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko.