Kultura eta hezkuntza inklusiboaren alde jokatzea, hezkuntza eta kultura arloetako programen bidez eta programa horiek txertatzeko espazio berriak garatuz.
Leioan udal estrategiaren zati garrantzitsua izan da beti kultura sustatzeko apustu egitea, eta hori urtero gauzatzen da, hain zuzen, askotariko proposamenez betetako kultur agenda zabalean, oihartzun handiko bi ekitaldirekin: Umore Azoka eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka.
Leioak nabarmen aldezten du hezkuntza, gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa eratzeko tresna moduan ulertuta, esparru horretan egindako ahaleginak adin txiki-
koei zein helduei zuzenduta. Horren harira, esate baterako, familien arteko prestakuntza sustatuko da, Familia Gunea programaren bitartez; ekimen horrek haurren hazkuntza, bizikidetza eta hezkuntza izango ditu ardatz. Bizkaiko Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza garela baliatuko dugu Leioa unibertsitate-herri izatearen alde egiten jarraitzeko, ezagutzak transmititzeko garaian Unibertsitatearekiko harremanak estuagoak izan daitezen jarraitzeko edo ikasle-egoitza bat sortzeko bidean aurrera jotzeko.
Leioa zinemaren herri moduan bultzatuko dugu, lehendik dagoen eskaintza handitzeko lanean ekinez, grabazioak erakartzeko dugun gaitasuna garatuz, eta zinemaren zein antzerkiaren bitartez balioekin hezteko dauden programei eutsiz. Txopoetan Kultur Gune berria egitearen alde gaude, auzoko herritarrak eta elkarteak batu daitezen han; auzoko jarduera dinamizatzeko kultur tailerrak eskainiko ditugun gunea izango da, aldi berean komunitatea josten gabiltzan bitartean.
5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Ludoteka Txiki bat garatuko dugu, umeei gozatzeko espazio espezifiko bat eskaini ahal izateko. Animalien ongizatea eta adopzio arduratsua sustatzearen inguruan sentsibilizatzeko programak eta jarduerak ezartzearen alde jokatzen jarraituko dugu. Azkenik, udalerri osoan kultura bultzatuko dugu gure auzo guztietara kultur ekitaldiak eramanda, eta gizalegezko hainbat programa lantzen jarraituko dugu, hala nola ongizate emozionaleko tailerrak edo Leioako Zurrumurruen Aurkako sarea.