51 – Kirol Elkarteen Sarea Sortzea

Aurrerapen

70%

Deskribapena

Kirolaren aldeko gure apustua udal kirol klubak zaintzea eta laguntzea da, baliabideak eta instalazioak emanez, Leioako herritar guztien artean ikusaraziz edo bikaintasuna bilatzeko aholkuak emanez. Kirol-sarearekiko koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko, kirol-elkarteen sare bat sortuko da, udalarekiko harremana bideratzeko eta haien artean sinergiak sortzeko.

Arduraduna

Kirol arloa

Epea

Agintaldi osoan zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS




Ekintzak

Kirolaren I. Gala sortzea Leioan., Leioa Kirolak markaren ikuspena garatzea., Udal kirol klubei dirulaguntzak eskaintzen jarraitzea., Udal-klubei instalazioak lagatzen jarraitzea., Udal-klubekin lankidetzan aritzea haien hazkundean (aholkularitza, beren jarduerak ikusaraztea, ikastetxeetan bultzatzea, etab.)., Kirola Ateak Zabalik jardunaldia garatzea: Udal klubak ikusgai jartzeko jardunaldia., Babestu programa garatzea., eta Udal kirol-instalazioak egokitzen eta hobetzen jarraitzea.

Dokumentazio

Estekak

Multimedia

Azken proiektuak
66 – Immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko III. Planaren erredakzioa
Leioako Udalak berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alde egindako lanari jarraipena ematen saiatuko gara, harrerarekin lotutako alderdiei ez ezik, bizikidetzaren eta gizarte-kohesioaren alde egiten dutenei ere arreta emanez eta aniztasuna gizarte-aukera gisa hartuz.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.
Esparruak – SOLIDARIOA, ASKOTARIKOA ETA INKLUSIBOA