52 – Zainketen Mahai Sektoriala eratzea

Aurrerapen

40%

Deskribapena

Aholkularitza-foro bat sortu nahi dugu, ikuspegi integral batetik zainketa-lanak duintzeko eta aitortzeko. Zainketaren sektore guztietako eragileak bilduko dituen mahaia da, zaintza integraleko, komunitarioko eta inklusiboko politikan aurrera egiteko.

Arduraduna

Gizarte politikak, Inklusioa, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza arloa.

Epea

2023an zehar.

Finantzaketa

Municipal

ODS



Ekintzak

Hirugarren sektoreko erakundeekin batera, partaidetzaz, Zaintza Mahaia sortzeko estrategia bat diseinatzea., Mahai Sektoriala ezartzeko estrategia garatzea., eta Zainketen Mahai Sektoriala abian jartzea.
Azken proiektuak
46 – Kirolaren eta osasunaren artean berduntasuna bultzatzea
Hainbat jarduera planifikatuko dira, haurren obesitateari aurre egiteko, jarduera fisikoaren garapena sustatzeko eta kirolean txertatzen jarraitzeko. Gure helburua da kirola izatea gizarte zuzenago eta osasuntsuago baterantz aurrera egiteko bidea.
62 – Gizabidezko balioetan oinarrituta dagoen hezkuntzaren alde egiten jarraitzea
Beste eragile batzuekin batera, hala nola berdintasun-arloarekin, ikastetxeetako zuzendaritzekin eta guraso-elkarteekin batera, programak, hitzaldiak eta jardunaldiak garatzen jarraituko dugu, hainbat balio sustatzeko, hala nola feminismoa, substantziarik ez kontsumitzea edo beste batzuk, gure haurrei eta nerabeei gure komunitatean hazteko aukera emango dietenak.
63 – Adinekoentzako eguneko zentroa eta etxebizitza komunikatarioak abiaraztea
Adineko pertsonentzako Eguneko Zentro bat eta etxebizitza komunitarioak jarri nahi ditugu martxan, Leioako udalerriari arreta pertsonalizatua eta bere ohiko bizimoduan eta gizarteratzean irautea bermatuko dioten baliabideak emateko, horrela gizarte-isolamenduko egoerak konpentsatzeko.