68 – Dibertsitate funtzionala duten pertsonen autonomia pertsonala eta inklusioa babesteko ekintzak garatzea
Aurrerapen
70%
Deskribapena
Autonomia pertsonala sustatzeko, gizartean parte hartzeko eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan gizartea sentsibilizatzeko tokiko estrategia sustatuko dugu, Leioako herritar gisa komunitatean erabat sar daitezen lortzeko.
Arduraduna
Gizarte politikak, Inklusioa, Adinekoak, Osasuna eta Garapenerako Lankidetza arloa.
Epea
2023an eta 2024an zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzeko gizarte-sentsibilizazioko ekintzak garatzea.
49 – Kirol inklusiboa sustatzea, Kirola Guztientzat prozesuaren bitartez
Kirol-jarduera inklusiboak bultzatzen jarraituko dugu, udalerriko herritar guztiek kirolaz goza dezaten, kirol-jardueraren baten bidez edo udalerrian urte osoan zehar garatzen diren belaunaldien arteko kirol-jardueren bidez.
46 – Kirolaren eta osasunaren artean berduntasuna bultzatzea
Hainbat jarduera planifikatuko dira, haurren obesitateari aurre egiteko, jarduera fisikoaren garapena sustatzeko eta kirolean txertatzen jarraitzeko. Gure helburua da kirola izatea gizarte zuzenago eta osasuntsuago baterantz aurrera egiteko bidea.