Leioako Agintaldi Plana ebaluatzeko tresna honen helburua da herritarrei ikuspegi argia, gardena eta eguneratua ematea Gobernu Taldeak hartutako konpromisoen betetze-mailari buruz.

Plataforma horren bidez, edonork jakin ahal izango du, Agintaldi Planaren aurrerapen orokorra ez ezik, Agintaldi Plana osatzen duten proiektu bakoitzaren egoera zehatza ere. Horrela, udal-lanaren jarraipen publiko eta eskuragarria errazten da, kontuak ematea eta herritarren parte-hartzea sustatuz.

Tresna hori, beraz, beste urrats bat da Leioako Udalak gardentasunarekin, eraginkortasunarekin eta hurbiltasunarekin duen konpromisoan, herritarrek zuzenean jakin dezaten nola gauzatzen diren agintaldian udalerria hobetzeko aurreikusitako ekintzak.

LEIOA IREKIA

Esparruen arteko lehena Leioa irekia da. Partaidetza-ereduetan erreferente izaten jarraitzeko aukera emango diguten 3 erronka eta 10 proiektu antolatu ditugu, horiez baliatuta Administrazio ireki baterantz ibiltzen jarraitzeko asmoz, egiazko Gobernantza Onaren zutabeetan oinarrituko dena, ildo nagusi izango dituena gardentasuna eta kontuak argi azaltzea. Eta modernizatzen ere lagunduko digute, gure udalerria berrikuntzako laborategi bihurtuz, zeinetan gizarte eta komunitate moduan hazten jarraitzeko aukera emango diguten proposamenak aztertu, baloratu eta/edo garatu ahal izango diren.

Premisa horien arabera, Leioa udalerri bideragarriagoa bihurtuko dugu, era parte-hartzailean eta elkarlanean, guztion artean eraikita.

ERRONKAK

Parte hartzeko ekosistemak

97%

Gobernantza eta gardentasuna

82.35%

Leioa HUB

30%
69.12%













LEIOA BIZI

Bigarren esparru estrategikoa Leioa bizigarria da. 7 erronka eta 29 proiektu. Bizigarri kontzeptuak duen esanahi zabalaz jabetuta eta hori geure gain hartuta, herritarrentzako Leioa adeitsua eta atsegina osatzea helburu dugu.

Hala, gure hirigintzako proiektuek eta esku-hartzeek zeharkako helburutzat izango dute beti espazio publikoak gizartea eta komunitatea kohesionatzeko tresna moduan erabiltzea. Gozatzeko, parte hartzeko, egoteko eta partekatzeko guneak.

Ingurumenarekiko dugun konpromisoan aurrera joko dugu, Leioa jasangarria bideratuko duten ekimenekin. Orain arte bezala, berdeguneak izango dira gure hirigintza-paisaiako protagonistak.

Talentua eta inbertsioa garatzeko udalerri erakargarri moduan bereiziko gaituzten sustapen ekonomikorako aukerak bilatu eta baliatuko ditugu, daukagun aberastasunari eta ondareari berez duen balioa emanda, udalerriak jomuga turistiko izateko daukan gaitasuna garatzeko.

ERRONKAK

Torresoloko kiroldegia

38%

Mugikortasun iraunkorra

64.5%

Lurralde-oreka

51%

Aberastasuna sortzea

89%

Energia eta ingurumen arloetako konpromisoa

26%

Bizitoki-erakargarritasuna

56.5%

Turismoa

98.25%
60.46%













LEIOAK ZAINDU

Hiru esparruetako azkena Leioak zaindu egiten zaitu izenekoa da. Pertsonak ditugu lehentasun, horiek dauzkaten beharrei eran­tzutea, duten ongizatea eta bizi-kalitatea handitzea. 5 erronka eta 31 proiektu finkatu ditugu.

Leioan sakon sustraituta daude berdintasunaren, elkartasunaren, gizarteratzearen eta aniztasunaren balioak. Adin txikienetatik helduenetara arte, lanean jarraituko dugu inor atzean gera ez dadin, zabal hedatuz bai gizarte-zerbitzuen zorroa, bai laguntzeko, sentsibilizatzeko eta prestakuntzarako programak, gizarte abegikor bidezkoa izateko aukera emango digutenak, kide guztiek norbere bizi-garapenean alea jartzeko aukera izango duten pertsonen komunitatea.

Eta hori guztia, gure sustraiak ahaztu gabe egingo dugu, Leioa errotik batzen jarraituz kulturarekin, gure nortasunarekin, gure izateko moduarekin.

Udal-planei lotuko zaizkie beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako ahalegina eta lana, Leioatik abiatuta, Bizkaia eta Euskadi gero eta hobeak izan daitezen aurrera jotzeko. Hurrengo lau urteetan, sakonera handiko proiektuak garatuko ditugu, orain ezagutzen dugun Leioa aldatu eta hobetuko dutenak; Avanzada estaltzea, Institutu berria eraikitzea…

ERRONKAK

Feminismoaren ildoan

80%

Sasoian, osasuntsu

75%

Sustraituta

100%

Kulturala eta hezitzailea

82%

Solidarioa, anitzekoa eta inklusiboa

65%
80.4%













3 ESPARRUAK
15 ERRONKAK
70 PROIEKTUAK














Agintaldiaren amaiera
  • 00Egun
  • 00Orduak
  • 00Minutuak
  • 00Segunduak
68.84%

Últimos proyectos

42 – V. Berdintasun Plana garatzea
Leioako Berdintasunerako V. Plana garatuko dugu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Leioako antolamendu ekonomiko eta sozialaren erdigunean kokatzeko plangintza-tresna izaten jarrai dezan.
33 – Etxebizitza baestuen eta alokairu sozialaren parkea handitzearen alde jokatzen jarraitzea
Udalerri solidarioa, bizigarria eta atsegina izaten jarraitu nahi dugu herritar guztiekin. Horregatik, plangintza jasangarria garatzen jarraituko dugu, etxebizitza babestuaren eta alokairu sozialaren parkea handitzea ahalbidetuko duen estrategia garatzeko.
56 – Herri Kirolen alde egiten jarraitzea
Kultura eta gazteria arloan uste dugu gizarteak garatzeko beharrezkoa dela ohiturak, folklorea eta tradizioak mantentzea. Apustu estrategikoa eta zeharkakoa da, memoria historikotik hasi eta aisialdi osasungarriraino. Leioako Herri Kirolen sustapenarekin batera, gure kulturaren eta folklorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi da elizateko aurreskuaren, jota lehiaketaren, aurresku lehiaketaren eta bertso saio programazioen bidez, kalean zein aretoan.