27 – Udalerrian lan egin nahi duten ekintzaileei aholkuak eta laguntza ematea
Aurrerapen
100%
Deskribapena
Trebakuntza- eta laneratze-plan desberdinak bultzatzeaz gain, ekintzailetza sustatuko dugu, beren enpresa-ideia propioa garatu nahi duten herritarrei laguntzeko eta aholkuak emateko ekintzen bidez. Gure helburua ekintzaileei profesional gisa egiten dituzten lehen urratsak erraztea eta laguntzea da.
Arduraduna
Enplegu, Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo arloa
Epea
Agintaldi osoan zehar.
Finantzaketa
Municipal
ODS
Ekintzak
Kultura ekintzailea sentsibilizatzeko eta sustatzeko jarduerak gauzatzea., Enpresa-proiektuak abian jartzeko aholkuak ematea., Negozio-plana eta ekintzailetza-trebetasunak garatzeko prestakuntza-ekintzak egitea., Ekintzaileen arteko topaguneak sortzea, lankidetza sustatzeko., eta Interesa duten eta enpresa-mintegian dauden enpresentzako arreta eta aholkularitza garatzea.
39 – Leioaren profil gastronomikoa indartzea proiektu eragiletzat hartuta
Leioan Leioako Ostalaritza Eskola edo Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilua bezalako eragileak ditugula aprobetxatuz, herriko gastronomia sektorea sustatuko dugu. Helburua kalitatezko turismoa sortzea da, Leioak lurraldearen gainerakoari eskain diezaiokeenari balioa emanez.
Datozen lau urteetan inguruko turismo-merkatua ikertuko da, sektoreko enpresak Leioan instalatu ahal izateko baldintzak betetzen laguntzeko, eta, horrela, udalerriaren turismo-erakargarritasunari balioa emateko.
26 – Enpleguko eta trebajuntzako planak garatzea, batik bat gazteentzat eta 45 urtetik gorakoentzat
Gaikuntzarako eta laneratzeko diagnostiko eta programa espezifikoak garatuko ditugu. Horrekin, gure helburua da Leioako biztanle guztiak lan-merkatuan sar daitezen sustatzea, talde ahulenetako bi azpimarratuz: gazteak eta 45 urtetik gorakoak.