LEIOA IREKIA

Leioan ahaldundutako pertsonek osatutako gizarte heldua daukagu,
administrazioarekin aurrez aurre aritzen diren herritar eta erabakiak hartzerakoan erantzunkidetasuna
eskatzen dutenak.

Azken urteotan, Leioa parte-hartzailea eta irekia eraikitzen aritu gara, herritarren eta erakundearen artean zeuden oztopoak eraitsiz, administrazio irekiari bide eman ahal izateko, aditzean eta egiazko parte-hartze eraginkorrean oinarritutako gobernantza-eredu berri batean oinarrituta.

AURRERAPEN

69.12%
ESPARRUAK
01
Parte Hartzeko Ekosistemak

Komunitate parte-hartzailea sustatzea eta komunitatearen garapena bultzatuko duen ingurunearen alde jokatzea.

02
Gobernantza eta gardentasuna
Udala irekitzea, kolaboratzaileen sareak zabalduz eta gizarteak eskatzen duenarekin bat eginez.
03
Leioa HUB
Kultura eta gizarte arloetan Leioa berrikuntzako laborategi bihurtzeko beharrezko baldintzak bideratzea, lankidetza-jarduerak sustatzeko.

Jakin badakigu zer-nolako urratsak eman ditugun, baina, orobat, badakigu hiru erronka handi dauzkagula, eta hurrengo lau urteetan horiei ekin beharko diegula, komunitate moduan hazten jarraitu ahal izateko.

Duela 20 urtez baino gehiagoz geroztik, gure kudeatzeko moduaren baitan dago herritarrek parte hartzea, apustu irmoa eginez parte hartzeko prozesuen eta ereduen arloan erreferente bihurtu gaituena.

Herrigunerekin aurrena, eta egin ditugun parte-hartze prozesu guztiekin gero, Parte Hartzeko Ekosistema propioa sortu dugu, eta horretaz harro gaude.

Ekosistema hori hazteko eragitea da hurrengo urteetarako dugun apustua, prozesu berriak garatuz, herritar guztiek parte hartzen jarraitu ahal izateko eta gure gizartearen garapen komunitarioan laguntzeko.

Erakunde bezala daukagun konpromisoa eta betebeharra kalitatezko zerbitzuak mantentzea da, horiek garatzeko efizientziako eta eraginkortasuneko printzipioak txertatuta. Horretarako, erakunde irekiaren eredua garatzen jarraituko dugu, herritarrekiko adeitsu, etengabe hobetzen, sektore publikoko berrikuntzaren paradigmaren baitan.

Leioa Zugandik Hurbil proiektuari esker, azken urteotan erakundea eraldatzen eta modernizatzen jarraitu dugu, hainbat zerbitzu garatuz eta ezarriz, hala nola Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzu Integrala (HAZ) garatzea edo izapideetako asko
Egoitza Elektronikoaren bitartez digitalizatzea.

Erakundearen eta herritarren arteko harreman irekiagoa, gertukoagoa eta erantzunkideagoa garatzen jarraitzea dugu helburu.

Berrikuntza da gizarte gisa hazteko aukera ematen digun motorra, ingurunearekin arduratsua den komunitatean garapena bultzatuz.

Ikuspegi berritzailea gure kudeatzeko politiken eta ereduen ezaugarri bat da dagoeneko, baina berrikuntza herriko kaleetara iristea nahi dugu. Leioa laborategi bihurtzea dugu erronka, bai garapen komunitarioan, ekintzailetzan zein berrikuntza kulturalean, bai eta elkarlaneko ekonomia sustatzeko lanean ere.

Pertsona guztientzako Leioa bideragarria nahi dugu, pertsona guztien artean eraikia.

Azken proiektuak

09 – Ekintzailetza eta berrikuntza kulturala sustatzeko gune bat garatzea
Ekintzailetza- eta berrikuntza-gune bat sortzea sustatuko dugu, kultura-konpainien egoitza gisa jardungo duena, eta kultura-sorkuntza eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza eta sinergiak ezartzea ahalbidetuko duena. Espazio honekin Leioa kultur hiri gisa sustatu nahi da.
10 – Berrikuntza soziala sustatzeko diziplina anitzeko espazio bat finkatzea
Leioa HUB gizarte-berrikuntzan eta elkarlaneko ekintzailetzan errotutako espazioa eta filosofia da. Mendibilbarriko espazio berri honek diziplina anitzeko aretoak izango ditu, eta bertan Hiritar Laborategiaren, Gizarte Berrikuntzako Laborategiaren eta lankidetzazko ekintzailetza sustatzeko jarduerak garatuko dira.
08 – Alkatetzaren eta herritarren arteko harremana sustatzea, Alkatearekin Partekatzen prozesuaren bitartez
Alkatearekin Partekatzen, Leioako auzoetan alkatearen eta Leioako bizilagunen artean urtero egiten diren topaketak dira. Parte hartzeko espazio honek entzute aktiboa bilatzen du, kontuak emateko gune zuzena izatea eta herritarren eta erakundearen ordezkari nagusiaren arteko harreman hurbila sustatzea.