LEIOA BIZI
Leioak herritarrei eskaintzen dien bizikalitatea da udalerriaren alderdi baloratuenetako eta aitortuenetako bat.
Azken urteotan, lanak, ahaleginak eta herritarrekiko konpromisoak kalitatezko zerbitzuak garatzera eraman gaituzte, leioaztar guztien beharrei eta eskaerei gero eta egokiago eta eraginkorrago erantzuteko.
AURRERAPEN
Bizitoki Erakargarritasuna
Horrez gain, proiektuak gidatu eta bultzatu ahal izan ditugu, berdegune osasungarriei lehentasuna emanez eta gure auzoetako ongizatea hobetuz, horiek espazio atseginagoak eta hobeto baliatuak bihurtuz.
Jarraitu behar duten hobekuntzak eta aurrerapenak dira horiek. Jakin badakigu gaur egun Leioan daukagun bizi-kalitatearen estandar altuari eusteko, jarraitu egin beharko dugula eraldaketa sozial eta urbanistiko iraunkor, berritzaile eta orekatuaren abangoardian mantentzen gaituzten urratsak ematen eta garatzen.
Udalerri bizigarria izan nahi dugu, herritarrentzako atsegina, aisialdirako, atsedenerako eta gozamenerako espazio eta gune berdeekin; bizitzeko, egoteko, partekatzeko eta gozatzeko gogoa pizten duen udalerria.
Gizon-emakume guztientzat bizigarria izango den Leioa.
Azken proiektuak