Leioa udalerri solidarioa, anitzakoa, inklusiboa, zuzena eta kohesionatua da, herritarrak zaintzen dituena, kalitatezko zerbitzuak eskainiz, gehien behar duenari lagunduz, inor atzean utzi gabe.
Horretaz harro gauden arren, badakigu jorratu beharreko erronkak aurkezten dizkiguten hainbat arlo baditugula oraindik, eta hurrengo lau urteetan jorratuko ditugu.
AURRERAPEN
Udalerri feminista gara, aurrerantz jarraitu nahi duena. Berdintasunezko guneak planifikatzeaz eta eratzeaz gain, herritarrentzako tailerrak eta prestakuntza eskaintzen jarraituko dugu arlo horretan.
Kirol jarduera inklusiboak bultzatzen eta garatzen jarraituko dugu, gizon-emakume guztientzat, auzoetan eta udalerriko kirol elkarteen sareari esker.
Harro gaude gure kulturaz eta tradizioez, eta badakigu garrantzitsua dela horiek zaintzea eta ikusaraztea bizi garen mundu gero eta globalizatuagoan. Gizarte eta udalerri berritzailea eta modernoa izanda egingo dugu aurrera, nondik gatozen ahaztu gabe eta gaur egun garena izanarazi digunari daukan balioa emanez.
Leioa eta kultura batera ibili izan dira beti. Herritarrek nabarmendu eta aitortu egin dute gure kultura-eskaintza, anitza delako, kalitate handikoa eta guztiontzako programazioa daukalako. Kultura herriko txoko guztietara eramaten jarraitu nahi dugu, eta kultura garatzeko espazio berriak sortzearen alde jokatuko dugu.
Beste alde batetik, udalerrian ikastetxe ugari ditugu, bai eta Euskal Herriko Unibertsitatearen egoitza ere; hezkuntzaren eta prestakuntzaren aldeko apustu garbia da, gure gizartea garatzeko eragile nabarmena.
Pertsonekiko dugun konpromisoak eragin du udalerrian oso ondo baloratutako gizarte-zerbitzuak izatea. Gehien behar dutenen ondoan izaten eta laguntzen saiatzen gara, ditugun baliabideekin edo lankide ditugun beste erakunde batzuen zerbitzu, programa edo planen bitartez.
Agintaldi honetan, Leioako gizarte-zerbitzuetako zorroa garatzen jarraituko dugu, herritarrek orain arte bezain bikain aitortzen jarrai dezaten.
Bizikidetza kulturala biziko duen Leioa izaten jarraitu nahi dugu, pertsona guztiak era bidezkoan zainduko dituena, inor atzean utzi gabe, eta benetako berdintasunerantz aurrerantz joko duena.
Azken proiektuak